Albisteak 7 maiatza, 2025

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra

Aernnova enpresak Araban du egoitza, eta lider espezializatua da aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan. Ia 6.000 langile ditu 7 herrialdetan, eta 2025ean 1.000 milioitik gorako fakturazioa izatea espero du.
-
  • Mikel Jauregi sailburuak aditzera eman duenez, “Estatu Batuek abiarazitako muga-zergen gerrak eragin duen ziurgabetasunaren aurrean, aeronautikaren eta aeroespazioaren sektorearen eskutik lan egiten jarraituko dugu, industria gehiago, industria hobea eta emisio txikiagoa lortzeko gure apustuan. Sinetsita gaude Europako industria indartu behar dugula”.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua Aernnova enpresak Berantevillan (Araba) duen lantegian izan da gaur goizean. Enpresaren aldetik sailburuari harrera egin diote Iñaki López Gandásegui presidenteak, Ricardo Chocarro CEOak eta Hipólito Suárez idazkari nagusi eta Administrazio Kontseiluko idazkariak. Horiez gain, topaketan parte hartu du Jaione Ganzarain Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak.

Bisitan zehar, bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte konpainiaren instalazioak eta ekoizpen-planta. Aernnova aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan espezializatutako enpresa liderra da, munduko aireontzi-fabrikatzaile nagusientzako hegalak, enpenajeak, fuselajeak, egonkorgailuak, trenkadak, ateak eta gainazal mugikorrak ekoizten dituena. Enpresak munduko aireontzi-fabrikatzaile nagusien ia azken programa guztietan parte hartzen du: Airbus, Boeing, Embraer, Bombardier, Sikorsky, Bell Helicopters, Pilatus eta Leonardo, besteak beste. Gainera, munduko Tier 1 independente liderra da.

Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiak 986 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2024an, aurreko urtean baino % 12 gehiago, eta 2025ean 1.000 milioi eurotik gorakoa izatea espero du. Arabako egoitzatik modu globalean hedatu da Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Portugalen, Mexikon, Brasilen eta Errumanian dituen fabrikazio- eta ingeniaritza-zentroen bidez. Zazpi herrialdetan 5.863 langile ditu, eta horietatik 1.400 Euskadin. Horietako 200 baino gehiago Parke Teknologikoko Bizkaia eta Araba campusetan dauden ingeniariak dira. Gainera, Aernnova enpresak berrikuntzaren aldeko apustu handia egiten du, eta I+G arloan % 5,2ko inbertsioa egiten du; horrez gain, konpromiso handia du jasangarritasunarekin, garapen teknologikoarekin eta digitalizazioarekin.

Bisitaren ostean, Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, “bi minutuan behin aireratzen da munduan Euskal Autonomia Erkidegoko teknologiak bultzatutako hegazkin bat. Hori ez da kasualitate hutsa, Aernnova gisako enpresen lanari eta berrikuntzaren aldeko apustuari zor zaio. Enpresa horiek beren onena ematen dute “made in Euskadi” marka munduan zehar heda dadin. Gure industriaren etorkizuneko sektore batez ari gara, sektore aeronautikoaz, pandemiak eragin zuen zuloa gainditzeko eta are gorago hegan egiteko gai izan den sektoreaz. Izatez, hazkunde historikoko zifrak lortu ditu, 3.000 milioiko fakturazioarekin eta 15.000 pertsona enplegatuz —HEGAN klusterraren azken datuen arabera—”.

“Etxe Zuriak abiarazitako merkataritza-gerraren ondorioz, ziurgabetasuna nagusi den une honetan, Eusko Jaurlaritzak segurtasuna eta ziurtasuna eman behar dio gure industriari. Industriarentzako 500 milioiko laguntza-plana jarri dugu martxan, eta Industria Defentsarako Taldean lanean jarraitzen dugu, muga-zerga berriei aurre egitera begira. Gainera, beste Industria Plan bat garatzen ari gara, Europako Batzordearen Clean Industrial Deal itunaren ildotik. Hori dela eta, aeronautikaren eta aeroespazioaren sektorearen eskutik lan egiten jarraituko dugu, industria gehiago, industria hobea eta emisio txikiagoa lortzeko gure apustuan. Sinetsita gaude Euskadiko eta Europako industria indartu behar dugula. Hain zuzen, Aernnova da Europa gehiagoren aldeko apustu horren adibidea, modu aktiboan lan egiten baitu datozen urteetan hazkunde handia izango duen belaunaldi berriko Europako hegazkin efizienteagoetan parte hartzeko, hala nola Airbus A350 eta A220 hegazkinetan”, adierazi du Jauregik.

Lotutako albisteak

Tubacex  ek  100  milioi  eurotik  gorako  eskaerak  lortu  ditu  hodi  umbilikalen  negozioan  2026an,  eta  bere  posizioa  sendotu  du  itsaspeko  merkatuan
24/06/2026 Berrikuntza

Tubacex ek 100 milioi eurotik gorako eskaerak lortu ditu hodi umbilikalen negozioan 2026an, eta bere posizioa sendotu du itsaspeko merkatuan

Konpainiak 80 milioi eurotik gorako eskaera berriak jaso ditu hodi umbilikaletan, munduko itsaspeko teknologiaren operadore nagusietako batentzat. Hodi horiek Guyana, Angola eta Ipar Itsasoko offshore proiektuetara bideratuko dira.

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.