Berrikuntza
Albisteak 1 Marzo, 2019

Irizar ie truck, Irizar Taldearen kamioi elektriko berritzailea

Euskal enpresak beste pauso bat eman du hirietako mugikortasun iraunkorraren bidean
-

Euskal enpresak beste pauso bat eman du hirietako mugikortasun iraunkorraren bidean

 

Irizarrek beste pauso bat eman du hirietako mugikortasun iraunkorraren bidean eta zero isurpeneko bere produktu gaman kamioi elektriko berritzailea gehitu du. Merkatuko hainbat beharrei erantzuten die eta ahalbidetzen du hirietan eta gune urbanoetan kutsadura atmosferiko eta akustikorik ez eragitea.

 

Irizarrek bere kamioi elektriko berritzailea aurkeztu du Bilbon, Irizar ie truck, Sustainable Urban Mobility Congress SUMen lehen edizioan otsailaren 20tik eta 23ra.

 

Plataforma hau FCC Taldearekin gauzatutako I+G proiektu baten emaitza da. FCC munduan liderra da Ingurumen Zerbitzuetan, Uraren Kudeaketa Integralean eta Azpiegiturak eta zentro teknologikoak garatu eta eraikitzen.  FCC Taldeak hirietan aritzeko duen ezagutza eta esperientzia izugarria jarri du, eta emaitzaren arrakasta ikusita, lehen prototipo bat egin da alboetako karga ahalbidetzen duen karrozeriarekin  hondakinak biltzeko.  Datozen hilabeteetan merkaturatzea aurreikusten da.

 

Irizar taldearen berrikuntza honen ezaugarri nagusiak dira abangoardiako diseinua, segurtasuna, errendimendua, gidatzea eta ibilgailuaren erabilera. Irizar ie truck hirietan eta hiri inguruetan ibiltzeko pentsatuta dago, inolako kutsadura atmosferikorik eta akustikorik sortu gabe. Ateratzen duen zarata txikia dela eta, gauez lanean aritzeko aukera ematen du, eta zirkulazio handieneko orduetan trafikoa murriztea ahalbidetzen du.

 

Diseinua da Irizar markako produktu guztien ikono eztabaidaezina, eta hala da kamioi honetan ere. Estetika apurtzailea du, erakargarria eta atsegina.

 

Erosotasuna eta segurtasuna funtsezkoak izan dira gidariaren lekua garatzerako orduan, eta ergonomia eta ikusmen eremua lehenetsi dira. Gidariaren tokia behean egotea, aurreko eta alboetako beiren zabalera eta aginte, kontrol eta aginte-paneleko pantailarako irisgarritasun ergonomikoa izan dira bereziki landu diren ezaugarriak.

 

Irizar Taldearen teknologia

Irizar ie truckak Irizar Taldeak garatutako teknologia aitzindaria du, gure autobus elektrikoetan dagoeneko erabili ditugun talde teknologiak trakzio elektrikoari, energiaren biltegiratzeari, kontrolaren elektronikari eta ezarritako gainerako sistema guztiei dagokienez.

 

Kabina hirian ibiltzeko diseinatu da bereziki. 4 pertsonarentzako tokia du eta igotzeko eskailera-maila bakarra du gidariari eta laguntzaileei segurtasuna emateko. Horrek igotzeko altuera txikiena duen merkatuko ibilgailu bihurtzen du.

 

Aurkeztu den unitatea 8 metro luzeko 6X2 bertsio bat da, 18 tona garraiatzeko gaitasuna duena.

 

Ibilgailuak balaztatze birsortzaile funtzioa du, eta beraz, ibilgailuaren energia zinetikoa ahalik eta gehien aprobetxatzen da.

 

Ate pneumatiko baskulagarri bat du barrurantz eta horrek joan-etorri segurua ahalbidetzen du kaleetan oztopoak egon arren. Ate honek, gainera, harrapaketen kontrako sentsoreak ditu, fotozelula bat eta orrian ertz sentikorra aplikazio azkarrenetan ezustekorik ez izateko.

 

Segurtasun aktiboko teknologia berrienak ditu eta egonkortasun kontrola ere badu. Kamerak eta aurrealdeko radarraren sentsoreak errei aldaketa antzematen dute (LDWS), eta gidariari abisua ematen dioten ibilgailua nahi gabe bidetik ateratzen bada.  Larrialdiko balaztatzerako laguntza ere badu (AEBS). Horrek larrialdiko balazta aktibatuko luke ibilgailua aurretik doan ibilgailurengana gehiegi gerturatuko balitz eta gidariak behar bezain azkar erreakzionatuko ez balu.

 

Azkenik, Irizar ie truckaren suspentsioak nibelatze automatikoa du eta aplikazio bakoitzak behar duen funtzionalitate bereziak eskaintzen ditu (ELC).

 

Aurkeztu den Irizar ie truck bertsio elektrikoa da CNG maila luzatzailearekin. Horrela, modu elektrikoan ibiliko da hirian eta maila luzatzailea izango duenez autonomia luzatu eta lan orduak gehitu ahal izango ditu gas naturalarekin funtzionatzen duen motor batekin.

 

Gaur egun bertsio guztiz elektrikoak zero isurpenekin garatzen ari gara hainbat aukeratan.

 

Hainbat erabilera industrialetarako

 Bere moldakortasun eta malgutasunagatik, kamioia hau hainbat erabilera industrialetarako diseinatu da, beti ere mugikortasun elektrikoaren baitan. Gaur egun existitzen diren karrozeria guztiak instalatzea baimentzen du ia-ia egokitzapenik egin gabe. Aplikaziorako ardatz eta direkzioak garapen espezifikoa izan dutenez, ibilgailuari prestazioak gehitzen dizkiote karga eta maniobrarako gaitasunari dagokionez.

  

Irizar Taldea

Irizar nazioartean presentzia duen enpresa taldea da. Gaur egun sei jarduera esparrutan jarduten du: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektagarritasuna eta energia.

 

Irizar Taldea 7 markak/enpresak osatzen dute (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema) eta haien jarduna 13 lantegitan garatzen dute Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan. Gainera, I+G Zentro bat ere badu eta haren helburua da Taldearen produktu eta sistemen ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa.

 

3.300 pertsona baino gehiagok osatutako talde sendoa gara, bost kontinenteetan presentzia komertziala duena eta 700 milioi euro baino gehiagoko salmenta bolumena.

 

Irizar S. Coop da Taldeko enpresa matrizea eta egoitza nagusia Ormaiztegin dago. Han dago Creatio ere, Irizar taldearen Ikerketa eta Garapenerako Zentroa.

 

1889an sortua, gaur egun talde sendoa da Irizar Taldea, geografikoki eta industrialki dibertsifikatua eta etengabe hatzen ari dena, beti ere markaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren aldeko apustua eginda

Lotutako albisteak

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
18/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Erreka  Ikerlaneko  bazkide  erabiltzailea  izango  da,  lankidetza  teknologikoa  eta  instituzionala  bultzatzeko
18/09/2025 Berrikuntza

Erreka Ikerlaneko bazkide erabiltzailea izango da, lankidetza teknologikoa eta instituzionala bultzatzeko

Hitzarmen honen bidez, MONDRAGON Taldeko bi erakundeek duela urte batzuetatik duten aliantza sendotzen dute, beren lankidetza teknologikoa eta instituzionala indartzearen alde eginez.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.