Eduardo Vázquez kudeatzailea.
Berrikuntza
Elkarrizketak 23 urria, 2025

Ipar Blast, industriako piezen bizitza hobetzeko tratamendu berezia eskaintzen duen ETEa

Itziargo enpresak shot peening deiturikoa aplikatzen du eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie bezeroei.
-

Ipar-Blast Itziargo ETEa da eta azaleko tratamendua eskaintzen du piezen bizitza hobetzeko: shot peening. Nahieran egiten du lan behar ezpezifikoak dituzten bezeroei soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko.

Enpresa 2000an sortu zen, baina Pavonados Vazquezen lekukoa jaso zuen: “nire aitxitxak sortu zuen 1930ean eta nire aitak hartu zuen 50eko hamarkadaren amaieran. Hasieran, Eibarko armak iluntzen zituzten (piezak bainuan sartzea) eta gero sektore gehiagotan hasi ziren” azaldu du Eduardo Vázquez kudeatzaileak.

90eko hamarkadan konturatu ziren “granailaketa-tratamendua egin behar zela aurretik” eta kanpo-eskari handia iritsi zitzaien. Hala, 1996an Sufrace Improvement sortu zuten, industriako granailaketan soilik jarduteko.

Hurrengo mugarria shot-peeningarekin hastea izan zen. Azaleko tratamendua da eta piezen bizitza hobetzen du. “Ezagutza tekniko oso sofistikatua eskatzen zuen eta ez zegoen know howrik. Eta 2000an sozietate bat sortu zen shot-peeningeko Italiako espezialista batzuekin, Peen Service, egungo Ipar-Blast”.

Enpresa Eibarren egon zen 2018ra arte eta gaur egungo lekura aldatu zuten orduan, Itziargo industrigunera. “Nik AEBn eta Italian jaso nuen prestakuntza beste lankide batekin batera eta azaleko tratamendu espezifikoetan espezializatu gara, zehaztasun eta balio erantsi handiagoarekin”.

Ipar Blastek zimurtasun espezifikoak sortzen ditu piezen eremu jakin batzuetan. “Bizarrak kentzen ditugu dekoletaje-piezetan eta kanpo-enpresentzat lan egiten duen bizarrak kentzeko Espainiako makina termiko bakarra daukagu. Hobi espezifikoa da”.

Enpresak eskariaren arabera egiten du lan, behar espezifikoak dituzten bezeroentzat. “Beste soluzio batzuk izan ditzaketen enpresetara ere bideratzen ditugu, baina azkenean soluzio bat eskaintzen diogu bezeroari”. Era askotako sektoreentzat egiten dute lan:  Eolikoa, automobilgintza, ibilgailu astunak, altxatzeko sistemak, elikagaientzako makinak, trenak edo tentsio handiko sektore elektrikoa.

8 langile dira guztira eta urteko fakturazioa 900.000 euro ingurukoa da. Euskadin du merkatu nagusia, baina Katalunian, Valentzian, Madrilen edo Galizian ere saltzen du. Esportazioak % 5 dira, eta batez Frantziara egiten ditu. “Garraioak asko kaltetzen du balio erantsia produktu honen kasuan”.

I+Gri dagokionez, Mondragon Unibertsitatearekin aritzen dira lankidetzan shot-peeningaren ikerketak egiteko. “Euskarri teknikoa gara”.  Ikerketa eta garapena Italian egiten da, enpresaren akzioen % 35 baitu. “Laguntza handia jasotzen dugu Italiatik bezeroek aplikazio berri bat eskatzen digutenean”.

Enpresaren erronka da shot-peeningeko zerbitzua pieza handiagoetara zabaltzea, bi tonako pisua duten piezetara: “gero eta gehiago eskatzen dira eolikoen sektorean eta potentziaren transmisioan. Espainian ez dago halako zerbitzurik eta hori eskaintzeko makinak gehitzea ari gara baloratzen”.

Gainera, bizarrak kentzeko sistema termikoa sektore hidraulikoan garatzeko asmoa dute. “Horretarako, langile gehiago behar ditugu, bi edo hiru urteko epean fakturazioa % 50 handitzeko”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

 

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.