Albisteak 9 Azaroa, 2021

Innobasquek bere prestakuntza eskaintza indartuko du azaroan, euskal enpresak berrikuntzan prestatzeko doako hamaika ikastaroren bidez

Horizon Europe finantzaketa-programa berriak, ekoberrikuntzan espezializazio adimenduna, elikadura osasungarria edo industria adimenduna izango dira, besteak beste, azaroko web-mintegian landuko diren gaiak
-

 

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak azaro honetan enpresa guztientzat zabalik dagoen doako eta sareko prestakuntza eskaintza indartu du, zazpi ikastaro berriren bidez. Helburua da euskal erakunde berritzaileen kopurua handitzea, eta haietan egiten diren berrikuntza-prozesuen kalitatea hobetzea; horregatik, enpresa txiki eta ertainentzat pentsatuta daude bereiziki, enpresa horien sektorea edozein dela ere.

 

Halaber, berrikuntza-prozesuko edozein fasetan dauden enpresen beharretara egokitzeko, Innobasqueren prestakuntza-eskaintza etengabe berritzen da. Horretarako, eskainitako ikastaroak lau modulutan banantzen dira, zuzenduta dauden profiletara egokitzeko: lehenengoa berrikuntzaren oinarrizko kontzeptuetan eta metodologian oinarritzen da; bigarrena Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio adimendunko zazpi eremuetara (industria adimenduna, energia garbiagoak, osasun pertsonalizatua, ekoberrikuntza, elikadura osasungarria, Euskadi sortzailea eta hiri jasangarriak) dedikatuta dago; hirugarrenak I+Gren balorizazioa, kudeaketa eta ustiapena barne hartzen ditu eta laugarrenak Horizon Europe ikerketa eta berrikuntzako esparru-programaren xehetasunak aztertzen ditu, zeina indarrean dagoen 2027ra arte.

 

1 MODULUA. OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA BERRIKUNTZA-METODOLOGIAK

Modulu honetan aurreikusitako prestakuntza-eskaintza sareko bi ikastarotan oinarrituko da hilabete honetan. Lehenengoa (azaroaren 16 egingo da), zaintzari, adimenari eta prospektibari buruzkoa izango da eta bertaratuei aukera emango die honako hau egiteko: jarduera horiek enpresan txertatzea edo autoebaluazioa egitea, erakundea alderdi horretan zein egoeratan dagoen zehazteko.

 

Bestalde, azaroaren 25ean, merkatuan berritzean oinarritutako saioa antolatuko da. Bertan, ETE-ek beren produktuak eta zerbitzuak merkaturatzean berrikuntza hobetzeko eskuragarri dituzten laguntza-tresnei buruzko oinarrizko ezagutzak lortzeko aukera izango dute.

 

  1. MODULUA. ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO PLANA EUSKADIREN ESPEZIALIZAZIO-EREMUAK

Azaroaren 18an, Innobasque elikadura osasungarriaren esparru estrategikoan oinarrituko da eta elikadura balio-kateko edozein puntutan beren jarduera gauzatzen duten ETE-ei aukera emango die produktu eta zerbitzu berriekin lotutako negozio-aukerak ezagutzeko eta teknologia berriak ekoizpen-sistemetan integratzeak dituen abantailetan sakontzeko. Gainera, horietako batzuek laguntza jasoko dute, enpresa-ekimen berritzaileak aurrera ateratzeko.

 

 

  1. MODULUA:. I+G-ren BALORIZAZIOA, KUDEAKETA ETA USTIAPENA

Hirugarren modulu honen barruan, hilabete honetan, Innobasqueren prestakuntza-agenda azaroaren 17an jarriko da martxan, Interes Ekonomikoko Elkarteen (IEE) fiskalitatearen web-mintegi baten bidez. Bertan, hainbat bazkidek sortutako figura horien abantailak aztertuko dira, kasu honetan, berrikuntza-proiektu bateratuak garatzeko.

Bestalde, I+G+b arloko emaitzak saltzeko teknologia edo proiektu finantza-balorazioari buruzko mintegiaren saioak izango dira hilaren 25ean eta 26an. Ikastaroaren xedea da teknologia baten balorizazio ekonomikoan esku hartzen duten adierazle nagusiak modu praktikoan aztertzea, batez ere teknologia edo proiektu bakoitzaren izaeraren araberako balorazio metodoak eta aurreikusitako ustiapen-planak.

 

  1. MODULUA. HORIZON EUROPE ESPARRU-PROGRAMAREN AUKERAK

Laugarren prestakuntza-modulua izango da azaroaren 10 eta 17ko ikastaroen protagonista. Lehenengoa Horizon Europe esparru-programa berriak ETE-ei eskaintzen dizkien aukerak azaltzeko web-mintegi bat izango da; izan ere, berrikuntza-gaitasuna hazteko aukerak eskaintzen dizkie Europako finantziazio publikoan sartuz eta I+G+b nazioartekotzeko programetan parte hartuz.  Bereziki interesgarria izango da dagoeneko I+G+b gaitasuna duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko bitarteko enpresa eta eragileentzat.  Europar Batzordeak ongi baloratu eta nahi duten finantzazioa lortzen duten proposamenak egiteko aholkularitza eta laguntza eskainiko zaie ikastaro honetan, eskatzen duten erakundeei.

 

Aldiz, azaroaren 17ko ikastaroak I+G+b arloko plangintza estrategikoaren alderdirik garrantzitsuenetako batzuk izango ditu ardatz. Europar Batasuneko finantziazio publikoa lortzeko aukeren berri izaten erakutsiko da eta

horren inguruko estrategia definitzearen garrantziaren berri ere emango da.

 

Aholkularitzak, zentro teknologikoak eta Innobasqueko adituak

 

Ikastaro guztiek bi-hiru orduko iraupena izango dute eta Berrikuntzaren Euskal Agentziako teknikariek eta aholkularitza eta zentro teknologiko zenbaitetako espezialistek emango dituzte. Esaterako, Qi Europe agentziak emango du hilaren 10ekp saioa, Horizon Europeri buruzkoa; Tekniker izango da hilaren 16an zaintza, adimena eta prospektibari buruzko saioan; eta azaroaren 18an elikadura osasungarriari buruzko web-mintegian HAZIk hartuko du parte.

 

Programa osoa Innobasqueren webguneko “Formakuntza berrikuntzan” atalean dago. Ikastaro hauetakoren batera edo gehiagotara joateko, nahikoa da mezu bat bidaltzea helbide elektroniko honetara: ibidaurrazaga@innobasque.eus.

 

Lotutako albisteak

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.