Berrikuntza
Albisteak 6 Azaroa, 2023

Industria nautikoaren berrikuntzari buruzko erreferentziazko kongresua Getxon egingo da

SAIL INN PROren laugarren edizioa azaroaren 8an eta 9an izango da
-

SAIL INN PROren industria nautikoaren berrikuntzari buruzko erreferentziazko kongresuaren laugarren edizioa azaroaren 8an eta 9an izango da Getxon. Sektoreko profesional nagusiak bilduko dituen ekitaldiak industria nautikoaren inguruko azken tendentziak eta berrikuntzak jorratzea izango du helburu. Kongresu honetarakoizen-emateakzabalik daude jada.

Kongresuak nazioartean ospe nabarmena duten adituek eskainitako hitzaldiak eta mahai-inguruak izango ditu. Landuko diren gaien artean ontzien diseinuko berrikuntzak, jasangarritasuna, eraikuntza-prozesuen hobekuntza, digitalizazioa, materialen berrikuntza, adimen artifizialaren aplikazioa eta nautikako erabiltzaileen portaera berriei erantzuna emateko zerbitzu berriak daude.

Asteazkenean, azaroaren 8an BiscayTIKen izango den kongresuaren irekiera-ekitaldia ontzi jasangarriak garatzeko unibertsitate proiektuei eskainitakoa izango da, eta nautikako eta ingeniaritzako unibertsitate nagusietako gradu eta master amaierako lanik onenak aurkeztuko dituzte. Saio horrek sektorea aldatu eta berrituko duten etorkizuneko profesionalak ezagutzeko aukera emango du.

Ostegunean, azaroaren 9an izango den bigarren hitzaldi-jardunaldiak nazioarteko ospea eta ospe nazionala duten adituen partaidetza izango du; Manolo Ruiz de Elvira, Francis Hueber, Gonzalo Redondo, Joseph Ozanne, Luca Rizzotti, Amy Munro, Jose Coello, Ignacio Castañeda eta Arturo Gutierrez arituko dira, besteak beste.

Jardunaldi horretan jorratuko diren gaien artean ontzi-diseinu berritzailea, itsas garraiorako propultsio eolikoaren berrikuntza, jasangarritasunerako bidean Foiling Ferryak giza garraiobide gisa erabiltzeko soluzio berritzailea, propultsio sistemen deskarbonizazioa eta industria nautikoaren digitalizazioa daude besteak beste. Simulatzaileen eta adimen artifizialaren erabileraz, tripulatu gabeko ontzi autonomoaren sarreraz, eraikuntza-prozesuetako ingurumen inpaktuaren murrizketaz eta nautika praktikatzen dutenen jarrera eta erabilera berriez ere eztabaidatuko da.

SAIL INN PRO 2018an sortu zen, nazioko eta nazioarteko profesional nagusiak konektatzeko jardunaldi profesional gisa, ezagutzak partekatzeko eta sektore nautikoaren teknologiaren eta berrikuntzaren bidezko negozio eredu berriak aztertzeko. Sektore nautikoa herrialdearen hazkunde ekonomikorako eta aberastasuna eta okupazioa sortzeko oinarrizko ekintzaile bilaka daitekeen ustetik abiatzen da kongresua.

 

 

Lotutako albisteak

GESek  196  milioi  eta  343  MWp-eko  lau  kontratu  fotovoltaiko  itxi  ditu  azken  lauhilekoan

GESek 196 milioi eta 343 MWp-eko lau kontratu fotovoltaiko itxi ditu azken lauhilekoan

Energia fotovoltaikoan, biltegiratzean eta sare elektrikoetan aldi berean aurrera egiteak GES balio-kate berriztagarrian funtsezko eragile gisa finkatzen du.

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

20  urtetan  Euskal  Autonomia  Erkidegoan  lehenengo  parke  eolikoa  eraikitzeko  lanak  hasi  dira,  eta  Eusko  Jaurlaritzak  parte-hartze  prozesu  bat  jarri  du  martxan  berriztagarrien  hedapenari  buruz

20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz

Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea partaide diren sozietateak bultzatutako proiektu berriztagarriak, lehena Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan.

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.