INNOBASQUE JUNTA NUEVA PRESIDENCIA
Albisteak 30 maiatza, 2025

Euskadik ikerkuntzarako eta berrikuntzarako duen giharra erakutsiko du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusiak

Ekitaldian bilduko dira Innobasqueko entitate bazkideetako kideak ­–administrazioak, enpresak eta hezkuntza, zientzia eta teknologia arloetako eragileak- eta Agentziako zuzendaritzako kideak; Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatu horretako 60 goi ordezkar
-

Datorren asteazkenean, ekainak 4, egingo du Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, bere XVIII. Batzar Nagusia, Getxoko Itsas Geltokian (Olatua). Lehen aldiz Imanol Rego izango da presidente, Irizar Taldeko zuzendaria, martxoan Innobasqueko presidente izendatua izan eta gero.

Berrikuntzaren euskal ekosistemako topagune nagusietako bat da ekitaldia, bertan bilduko baitira Innobasqueko 900 entitate bazkideetako ordezkariak. Ekosistema anitz horretan askotariko eragileak elkartzen dira: administrazio publikoak, enpresak, hezkuntza-zentroak, eragile zientifiko-teknologikoak eta antolakunde sozialak. Guztien helburua bat eta bera da: nork bere esparrutik Euskadin berrikuntza bultzatzea. Batzarrean izango dira, orobat, Innobasqueko Zuzendaritzako kideak, maila goreneko 60 ordezkari. Berrikuntzaren aldeko euskal aliantza honen izaera publiko-pribatua, sektore ugaritakoa eta estrategikoa adierazten du ordezkaritza horren aniztasunak.

Batzarraren alderdi formalean, entitate bazkideek 2024ko ekitaldiko urteko kontuak eta 2025eko aurrekontua bozkatuko dituzte, besteak beste.

Punta-puntako bi proiektuen aurkezpena

Aurtengo Batzarrean, ikerkuntzak eta berrikuntzak Euskadin duen garrantzia jarriko da balioan, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek martxan jarritako punta-puntako proiektuen bidez.

“Entitate bazkideen ahotsa” gunean, Ricardo Díez, Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko zuzendaria, teknologia kuantikoen ikerkuntzan izan diren azken aurrerapenei buruz ariko da, baita teknologia horrek sektore estrategikoetan –energia, medikuntza, material adimentsuak edo komunikazioak– dituen aplikazioei buruz ere. Gainera, DIPCeko Superkonpuntazio Zentroak zer lan egiten duen azalduko du. Nazioarteko erreferentziazko zentro horretan daude Hyperion eta Atlas superordenagailuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 600 ikerlari baino gehiagoren zerbitzura. “2025 Kuantikaren Urtea” testuinguruan emango du hitzaldia Diezek, eta, besteak beste, erakutsiko du zer aurrerapauso ematen ari den Euskadi etorkizunerako estrategikoa den esparru honetan, eta zer aukera ekarriko dituen konputazio kuantikoak.

Sektore aeroespazialaren esparruan, MERLIn proiektu berritzailea aurkeztuko da (Motor Eragilea eta Berrerabilgarria Nazioarteko Jaurtitzaileentzat). ITP Aero eta Sener dira ekimen horren bultzatzaileak, Espainiako Pangea Aerospace eta y Aenium Engineering startup-ek osatzen duten partzuergo baten baitan. Lankidetza teknologiko horren helburua propultsio espazialeko sistema berritzaile bat garatzea da, 10 aldiz ere berrerabil daitekeena, kostuak gutxitzeko, espazioko hondakinak murrizteko eta industria nazional lehiakor bat sendotzeko. MERLIn proiektuak Plan Teknologiko Espazialaren deialdian bigarren diru-laguntza handiena jaso du: 11,6 milioi euro.

Daniel Hernándezek, ITP Aeroko Aerodinamika ataleko arduradunak, eta Carlos Azcoitiak, Sener Aeroespacialeko proiektu buruak, sektore aeroespazialean posizio nabarmena bultzatu nahi duen proiektu honen “artearen egoera” aurkeztuko dute.

Horrez gain, Paula Carsí Ford Europa konpainiako Berrikuntza zuzendariaren hitzaldia ere izango da Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusian. Carsí lehen aldiz ariko da Euskadin, eraldaketa industrialari eta ekosistemei buruzko bere ikuspegi inspiratzailea azaltzen. 30 urterekin, Europako automobilgintza sektorearen berrikuntza gidatzen du ingeniari aeroespazial gazte honek, begirada bateratzaile eta jasangarria oinarritzat harturik eta enpresen, ETE-en, zientzia- eta teknologia-zentroen eta administrazio publikoen arteko lankidetza balioan jarriz.

Lotutako albisteak

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
18/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.