Berrikuntza I+G+B
Albisteak 10 urtarrila, 2020

Euskadik aurrera egin du Europan hegazkinek eragindako kutsaduraren aurkako borrokan

Ocupa el segundo lugar entre las regiones europeas como contribuyente a la iniciativa público-privada Clean Sky 2
-

Euskadi bigarren lekuan dago Europako eskualdeen artean Clean Sky 2 ekimen publiko-pribatuaren eragile gisa

Clean Sky ekimenaren xedea aire-nabigazioan CO2 isuriak murriztea eta mugatzea da

CIDETEC Surface Engineering euskal zentro teknologikoa, BRTA partzuergoko kidea, aeronautikako ikerketa eta berrikuntzako Europako 7 proiektutan partzen ari da

Euskal aeronautikaren sektoreak oso posizio nabarmena du azken belaunaldiko hegazkinen garapena helburu duten Europako ekimenetan. ​ 2017an, Clean Sky 2 ekimenean Europako bigarren parte-hartze handieneko eskualde bihurtu zen Euskadi. Clean Sky 2 aeronautikako berrikuntzaren arloko programa kontinental handizalea da.

Ez dugu pentsatzen hegazkinak klima-aldaketa eragiten duten agente kutsatzaileetako bat direnik baina, egia esan, aireko garraioa da gas kutsatzaileen isurien % 2ren erantzulea.

Proportzio hori handitu baino ez da egingo datozen urteetan, aire-trafikoaren etengabeko gorakadaren ondorioz; izan ere, aireontzi gehiago zerbitzuan eta hegaldi gehiago daude eskuragarri hegazkin-bidaiak ohiko jarduera bihurtu dituen gizarte batentzat.
Kontua da inoiz ez dela airez hainbeste bidaiatu, eta etorkizunean are gehiago bidaiatuko dela. 2037. urterako 40.000 hegazkin berri inguru behar direla aurreikusten da.

Europako erakundeak errealitate horren jakitun dira, eta haren ondorio kaltegarriei aurre egitera bideratutako industria- eta ikerketa-politikak jarri dituzte martxan. Hortik sortu da Clean Sky (Zeru Garbia), Europako Batzordea eta industria aeronautikoa lotzen dituen ekimen publiko-pribatua, aireko garraioak ingurumenean uzten duen aztarna murrizten lagunduko duten teknologiak garatzeko. Programa 2008an sortu zen eta 2014an ekin zion 2024ra arte iraungo duen bigarren fase bati (Clean Sky 2).

Clean Sky 2k Flightpath 2050eko helburuen eragile handienetako bat izan nahi du. Bruselak aeronautika sektorerako diseinatu duen bide orria da Flightpath 2050:
​ % 75 murriztea CO2isuriak, % 90 nitrogeno oxidoaren (NOx) isuriak eta % 65 aireontziek sortzen duten zarata. Asmo handiko ekimena da, 5.600 milioi euroko aurrekontuarekin 2008tik 2020ra bitarteko aldirako, eta 24 herrialdetako 600 erakunde baino gehiagok hartu dute parte.

 

Euskal aeronautikak posizio esanguratsua du Europako industria-panoraman, eta sektoreko enplegu osoaren % 2 hartzen du kontinentean.  Espainiako eremura mugatuz gero, ehunekoa % 27 ingurura igotzen da.  Horrek esan nahi du ia 15.000 langile daudela guztira. Horietatik 5.000 Euskal Autonomia Erkidegoan, 7.600 Espainiako beste leku batzuetan eta 2.200 munduko gainerako lekuetan.
Berrikuntzari dagokionez, EAEko industria aeronautikoak 143 milioi euro bideratu zituen I+Gra 2018. urtean. Bereziki esanguratsua da euskal partaidetza Clean Sky 2 programan, ekimenean txertatzen diren proiektuetan parte hartzen duten 14 enpresa eta zentro teknologikorekin.

 

Hain zuzen ere, CIDETEC zentro teknologikoak arrakasta-historia bat du: bost proiektu ditu martxan, eta horietako biren koordinatzailea da. Horizon 2020 programaren beste arlo batzuk sartzen badira, dagoeneko zazpi dira CIDETEC Surface Engineering-en partaidetza duten aeronautikako ikerketako eta berrikuntzako proiektu europarrak:  AIRPOXY, ECOLAND, U-CROSS, CHOPIN, HARVEST, AMANECO eta STELLAR. Zazpi proiektu horietatik, lehen hiruren buru da CIDETEC.

 

“CIDETECek Clean Sky 2 proiektuetan duen parte-hartze handiak sektore aeronautikora zuzendutako berrikuntza teknologikoaren arloko euskal ikerketaren kalitatea eta potentzia ziurtatzen du”, adierazi zuen Eva Garcia-Lecina doktoreak, CIDETEC Surface Engineering-eko zuzendariak, eta honako hau gaineratu zuen jarraian: “Paradigma-aldaketa baten aurrean gaude garraioa bere alderdi guztietan ulertzeko moduan. Horregatik da garrantzitsua euskal industria eta ikerketa erronka horretan protagonista izateko prest dauden Europako eskualdeen lehen postuetan kokatzea , erronka horrek kontinentearen etorkizun industriala nabarmen markatuko duelako”.

CIDETEC Surface Engineering-i buruz

Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoaren Donostiako egoitzan dago CIDETEC, eta nazioarteko erreferentziazko hiru zentro teknologiko biltzen ditu: Energia Biltegiratzea (CIDETEC Energy Storage), Nanomedikuntza (CIDETEC Nanomedicine) eta Gainazalen Ingeniaritza (CIDETEC Surface Engineering).

 

CIDETEC Surface Engineering-ek gainazaleko tratamenduak garatzen ditu, batez ere hezetasun bidezko teknologia kimiko eta elektrokimikoetan espezializatuz, eta bere jarduera beste eremu batzuetara hedatuz, hala nola estaldura zeramikoetara, eguzki-gelen geruzetara, nanogainazaletara eta tratamendu fisikoetara. CIDETEC Surface Engineering-ek 4.000  m2-ko eraikina du automobilgintzaren, aeroespazialaren, muturreko baldintzen eta beste sektore batzuetako enpresei zerbitzua emateko teknologiarik aurreratuenaz hornitutako instalazioekin. Instalazio horiekin balio-kate osoa estaltzen du, oinarrizko ikerketatik hasi eta industria-ekoizpenetik oso hurbil dauden baldintzetako saiakuntzetaraino; horretarako, azken belaunaldiko laborategiak eta planta pilotuak ditu.

 

CIDETEC osoan 175 profesionalek egiten dute lan. % 95 goi-mailako tituludunak dira eta % 50 doktoreak. CIDETEC osatzen duten ikertzaile eta teknologoen helburu nagusia da erakundearen ezagutza-kapitala irtenbide industrializagarri eta jasangarri bihurtzea. Jarduera-bolumena 13,3 milioi eurora iritsi zen 2018an.

Lotutako albisteak

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.