Berrikuntza
Elkarrizketak 29 maiatza, 2025

Embalan 3, egur-zerrategia izatetik, industria-enbalajera

Egoitza Bergaran duen familia-enpresa honek 80 urteko ibilbidea dauka bere bezeroen neurriko trajeak diseinatzen eta egiten
-

Bezeroaren neurrira egindako industria-enbalajea. Hori da Embalan 3ren helburua duela berrogeita hamar urtetik. Bergarako familia-enpresa horrek nahierako industria-enbalajeen diseinuan eta fabrikazioan egiten du lan. Enbalaje horiek mundu osoan zehar saltzen ditu, sektore hauetako enpresentzat: makina-erreminta, dimentsio handiko ondasunak eta ekipoak edo trenen eta energiaren sektoreak. 50 langile ditu, eta egoitzak Bergaran (Larramendiko Poligonoa) eta Gueñesen —azaldu berri du Made in Basque Country programan zuzendari kudeatzaileak, Ion Alberdik—.

Familia-proiektu hau duela 80 urte hasi zen, eta egur-zerrategia zen orduan…

Hori da. Proiektu hau duela 80 urte jaio zen Bergaran, Osintxuko baserri batean. Gure aitak eta osabak egurra mendiko idiekin ateratzen zuten eta asteburuetan kutxak moztu eta fabrikatzen zituzten. Garai hartan, Soraluzen, Eibarren eta Bergaran eraikin bakoitzak torloju-denda txiki bat zeukan beheko pisuan eta kutxak egiten zituzten haientzat. Kartoia iristean, ordea, guztiz aldatu zen merkatua eta enpresa paletak egiten hasi zen kutxak garraiatzeko, baita lehenengo enbalajeak ere, zehazki Soraluce Koop. E.rentzat (gure baserritik oso hurbil dago gainera). Urteen joanarekin, eta makina-erremintako eta ekipo-ondasunen merkatuaren bilakaera ikusita, 2007an Embalan3 sortu zen, egurrezko industria-enbalajeen diseinuan eta fabrikazioan ez ezik logistikan ere ardaztua.

Eta orain erreferente argia da… Nola lortzen da estatus hori?

Puntu honetara iritsi gara dedikazioari, lanari eta lantalde handi baten zati izateari esker. Bide honetan lagundu diguten pertsonekin elkartzeko zortea izan dugu, eta horiek ere lorpen eta arrakasta horren eragileak dira.

Embalan 3 zer puntutan dagoela esango zenuke?

Ziurgabetasun handiko garai batean bizi gara, hori da egia. Urtearen hasieran, eskaera-zorro handia genuen, eskari asko Estatu Batuetara bidaltzekoak ziren, baina bizi dugun ezegonkortasunak proiektu asko gelditu ditu eta une hauetan gordetako material asko daukagu, bidaltzeko prest, gure bezeroek arretaz begiratzen baitituzte muga-zergak.

Nahierara egiten duzuen industria-enbalaje horretan, zer material erabiltzen dituzue normalean?

Nagusiki Euskadiko pinu-egurra erabiltzen dugu, plastikozko babesak ere egin ditzakegu, eta metalezko errefortzuak, baina batez ere egurra erabiltzen dugu, eta beti Made in Euskadi.

Nolakoa da zuen enpresara iristen den bezeroa?

Konpainia handiekin egiten dugu lan, baina baita enpresa txiki eta ertainekin ere, normalean askotariko sektoreetako ekipo-ondasunak fabrikatzen lan egiten dutenak. Gehienek ezaugarri bat dute komunean: dimentsio handiko piezak edo makinak fabrikatzen eta garraiatzen dituzte.

Eta jarraitzen duzuen ohiko prozesuan, nolakoak dira etapak?

Gure bulego teknikoak aztertzen ditu paketeen dimentsioak, ezaugarriak, pisuak eta garraiobidea enbalajea diseinatu aurretik. Diseinua bezeroarekin adostuta lantzen da eta, hortik aurrera, paketeak ekartzen dituzte gure instalazioetara eta orduan hasten gara enbalajeak egiten eta dagozkien garraiobideetan zamatzen. Paketeak garrantzi eta tamaina handikoak izan daitezke —esaterako, Fagor Arrasatek fabrikatutako prentsa-buru baten 200 tonako pieza—.

Baina denak ez dira euskarri handiak izango, ezta?

Hori egia da eta, horren adibide moduan, kasu berri bat konta dezakegu: maletatxo bat landu genuen opari bat babesteko: piolet bat. Alex Txikonek duela gutxi David Broncano aurkezleari oparitu dio La Revuelta programan. Hain zuzen ere, harreman ona dugu Txikonekin eta harekin elkarlanean aritu gara Azpeitiko Mendietxe museoan, eta kutxa eskatu zigun telebista-programara eramateko.

Lotutako albisteak

Electro  Alavesa:  “Errotzea  ez  da  diluituko;  betiko  gertutasun  berarekin  jarraituko  dugu  lanean”
15/12/2025 Berrikuntza

Electro Alavesa: “Errotzea ez da diluituko; betiko gertutasun berarekin jarraituko dugu lanean”

Leire Fernández de Alaiza da berriki Cottesekin integratu den Euskadiko Segurtasun sektoreko enpresa horren zuzendari nagusia.

Serbitizazioaren  aldeko  apustua  egiten  duen  ekipo  eta  osagarri  hidraulikoen  fabrikatzailea  da  Oilgear

Serbitizazioaren aldeko apustua egiten duen ekipo eta osagarri hidraulikoen fabrikatzailea da Oilgear

Hernaniko enpresak neurrira egindako soluzioak eskaintzen ditu, eta SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du

Footplastic:  ingurumen-aztarnaren  ebaluazioa  errazten  duen  soluzio  digitala

Footplastic: ingurumen-aztarnaren ebaluazioa errazten duen soluzio digitala

MIK ikerketa-zentroak eta GoiSolutions-ek garatutako tresnak aukera ematen die enpresei beren produktu plastikoen ingurumen-inpaktua neurtzeko eta murrizteko.

Irisgarritasun  unibertsala:  Euskaditik  lehiakortasuna  bultzatzen  duen  konpromisoa
13/12/2025 Berrikuntza

Irisgarritasun unibertsala: Euskaditik lehiakortasuna bultzatzen duen konpromisoa

Irisgarritasuna ez da estandar bat gehiago. Espazioek eta zerbitzuek denontzat hobeto funtzionatzea da

Mecanizados  Tracer,  tornu  tradizionaletatik  balio  erantsi  handiko  fresaketa  espezializatura
11/12/2025 I+G+B

Mecanizados Tracer, tornu tradizionaletatik balio erantsi handiko fresaketa espezializatura

Azkoitiko enpresak SPRI Taldearen hainbat dirulaguntza jaso ditu eta bi milioi euro inbertitu ditu makina berrietan

ZeniaLabs  automatizazio  adimendunean  zentratzen  da,  motor  industrial  gisa

ZeniaLabs automatizazio adimendunean zentratzen da, motor industrial gisa

Haren garapenen helburua da autonomia eta eraginkortasuna ematea sektore estrategikoei, hala nola mugikortasunari, robotikari eta espazioari.

Bilakatu  berrikuntza  irekiaren  aldeko  apustua  egiten  du  enpresa-kudeaketarako  eredu  gisa
11/12/2025 Berrikuntza

Bilakatu berrikuntza irekiaren aldeko apustua egiten du enpresa-kudeaketarako eredu gisa

Bizkaiko enpresa 2022an sortu zen, eta konpainiei kanpoko beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko eta ezagutzak trukatzeko aukera ematen dieten ekosistemak diseinatzen, aktibatzen eta orkestratzen ditu.

Roiward:  “Txandakatzea  da  ETE  baten  kostu  ezkutu  handienetako  bat”

Roiward: “Txandakatzea da ETE baten kostu ezkutu handienetako bat”

Roiward Bilbon jaio zen, eta enplegatuen ongizatea enpresentzako aktibo bihurtzeko erronka hartu zuen bere gain. Horretarako, fintech, HRTech eta lan-ongizatea geruza teknologiko bakar batean konektatzen dituen eredu bat proposatu du.

Formesa,  digitralizazioaren  aldeko  apustua  egin  duen  forjaketako  eta  mekanizazioko  enpresa

Formesa, digitralizazioaren aldeko apustua egin duen forjaketako eta mekanizazioko enpresa

Mungiako enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programaren baitan, eta negozioaren % 1,5 I+G arlora bideratzen du

Glycosciencek  iraupen  luzeko  uxagarri  naturalak  eta  biopestizida  iraunkorrak  garatzen  ditu  Euskaditik

Glycosciencek iraupen luzeko uxagarri naturalak eta biopestizida iraunkorrak garatzen ditu Euskaditik

Bioteknologikoak konposatu naturaletan oinarritutako soluzioak aplikatzen ditu, osasun publikoan eta nekazaritza-ekoizpenean eragina dutenak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.