Arantxa Tapia, erdian, eta, bere eskumaldean, Manuel Salaverría.
Berrikuntza
Albisteak 21 ekaina, 2019

Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek ohartarazi dute berrikuntza areagotu behar dela, agente publiko eta pribatu guztien konpromisoarekin

Regional Innovation Scoreboard 2019 izeneko txostenak egiaztatu duenez, Euskadi berritzaileagoa da, baina atzera egiten ari da Europako batezbestekoarekin alderatuta
-

Regional Innovation Scoreboard 2019 izeneko txostenak egiaztatu duenez, Euskadi berritzaileagoa da, baina atzera egiten ari da Europako batezbestekoarekin alderatuta

Inbertsio publiko-pribatu urria (krisiaren ondorioz) eta Espainiako estatuko efektu zuzentzailea direla eta, Euskadi goi-mailako berrikuntzako eskualdea izatetik moderatu plus izatera jaitsi da.

Euskadi lehenengo tokian dago Espainiako estatuan, baina Eusko Jaurlaritzarentzat ez da nahikoa

Ahulezia nagusia ETE txikienen berrikuntzarik eza da

Innobasquek ETEentzako laguntza indartzen jarraituko du eta berrikuntzaren bidea hartzera animatu ditu enpresak

Tapia sailburuak finantzaketa eta laguntza espezifikoak areagotzeko konpromisoa hartu du, ETEek berrikuntzari hel diezaioten

 

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak eta Innobasqueko presidente Manuel Salaverríak ezohiko prentsaurrekoa eskaini dute, Regional Innovation Scoreboard 2019 txosten berria baloratu eta aztertzeko. Txosten horrek egiaztatu duenez, Euskadik, 2017ko azterketan baino berrikuntza-maila handiagoa izanik ere, pisu erlatiboa galdu du berrikuntzan.

 

Izan ere, Euskadik azken 8 urteetan hobetu egin du bere errendimendua berrikuntzan (74,8 2011. urtean, EBko 2011ko batezbestekoari buruzko datu erlatiboen arabera, eta 83,6 2019. urtean).

 

Hala ere, hobekuntza hori ez da nahikoa izan Goi-mailako Berrikuntzako Eskualde izaten jarraitzeko, Europako berrikuntzaren batez besteko mailak proportzio handiagoan egin baitu gora. Horrela, beraz, Euskadi Moderatu Plus Eskualdea da orain, eta lehenengo tokian jarraitzen du Estatuko autonomia-erkidegoen sailkapenean.

 

Aldaketa hori honako bi arrazoi hauengatik gertatu da nagusiki: inbertsio publiko-pribatu urria krisiaren ondorioz, eta Espainiako estatuko efektu zuzentzailea; izan ere, Estatuko berrikuntza-maila txikiak penalizatu egin ditu autonomia-erkidego guztiak, eta Euskadiko katalogazioa aldatzea eragin du horrek. Europako txostenak eskualdeen berrikuntza-maila neurtzen duten 17 adierazle hartzen ditu kontuan.

 

Euskadik sendo jarraitzen du I+G+Baren eragin-adierazleetan (teknologiaren eta ezagutzaren arloko sektore trinkoetako produktu berrien salmentari eta enpleguei dagokienez), baita gazteen hezkuntza-mailan ere (Europako eskualde liderren artean kokatuta dago alderdi horretan). Hala ere, Euskadik hobetu egin behar du ETEen berrikuntzari eta industria-jabetzaren babesari lotutako adierazleetan.

 

Tapia sailburuak “kezkagarritzat” hartu du txostenaren emaitza, eta alarmismoa alde batera utzi nahi izan badu ere, esparru horretan gertatzen denari oso adi egon beharra dagoela adierazi du.

 

Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak

Eusko Jaurlaritzak hiru konpromiso hartu ditu berrikuntzan aurrera egiteko.

  1. Euskal administrazioaren finantzaketa areagotzeko konpromisoa. Eusko Jaurlaritzak % 5eko (hasieran) eta % 6ko (ondoren) urtetik urterako igoerak egin ditu 2015. urteaz geroztik I+G+Baren arloan, eta etorkizunean areagotzeko konpromisoari eutsi nahi dio.

 

  1. Berrikuntza azken bazterreraino zabaltzeko eta ETErik ikusezin eta txikienetara iristeko konpromisoa. Berrikuntza ez-teknologikoko INNOBIDEAK estrategiaz gain, PROGRAMA BERRI bat abiaraziko da uztailetik aurrera. HAZINNOVA programaren deialdia irekiko da, eta uztailaren lehen hamabostaldian emango da ezagutzera.

 

  1. Euskadi berritzaile baten posizionamenduarekiko konpromisoa, ospe handiko industria- eta teknologia-sarea duen herrialde txiki honek barneko indarrak eta sinergiak batu behar baititu proiekzio handiagoa lortzeko. “Gure joko-eremua, adierazi du Tapiak, Europa da, eta gure Liga ere Europakoa da. Nahiago dugu lehen mailako azkenak izan bigarren mailako txapeldunak baino”.

 

Erakundeen eta enpresen autoexijentzia eta gogoetarako deia

Sailburuak adierazi du txosten horrek eragingarria izan behar duela berrikuntzaren bidean indarberritzeko. Gaineratu duenez, exijentziarik handieneko jarrerak Eusko Jaurlaritzan bertan hasi behar du, eta gainerako erakunde publikoak, entitate pribatuak, fundazioak eta enpresak beren egoerari buruzko gogoeta egitera eta etorkizunari begira hobetzeko dauden aukerak aztertzera animatu ditu.

 

Innobasqueren laguntza ETEentzat

Innobasqueko presidente Manuel Salaverría enpresei eta, bereziki, ETEei zuzendu zaie, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziaren atea jotzera animatu ditu. Lankidetza eta laguntza eskaini die arrazoi batengatik edo besteagatik orain arte berrikuntza-prozesuetan esperientziarik izan ez duten enpresa guztiei.

 

Lotutako albisteak

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.