+INDUSTRY 873 enpresa baino gehiago bilduko ditu
+INDUSTRY, smart manufacturingari eskainitako Espainiako urteko topaketarik handiena, ekainaren 3tik 5era bitarte, Bilbao Exhibition Centren, eta 18 herrialdetatik datozen 873 enpresa baino gehiago bilduko ditu. Industria- arloko hitzordu handi horrek zazpi azoka hartuko ditu barne, eduki sinergiko eta egituratuaren plataforma bakar batean, eta berrikuntza, networkinga eta negozio-aukerak sustatuko ditu balio-kate osoan.
Nazioarteko parte-hartze nabarmenarekin (Alemania, Txina, Frantzia, Italia, Portugal, Belgika, AEB, Taiwan edo India, besteak beste), eta Euskadiko industriaren ordezkaritza sendoarekin, ekimenak BECeko 1 eta 3 pabiloiak beteko ditu. Sektoretan banatutako formatuak aukera emango die bertaratuei industria-fabrikazioko funtsezko prozesu guztiak ikusteko, ingurune dinamiko eta oso espezializatu batean.
Jada izena eman duten milaka profesionalek, zeinek askotariko sektoreetan egiten baitute lan (automobilgintza, aeronautika, defentsa, trenak, energia, siderurgia, ekipo-ondasunak, petrokimika, elikadura, logistika eta intralogistika, farmazia, kosmetika, ontziak eta paketatzeak, besteak beste) ekosistema aberasgarria aurkituko dute, sektorearen erronka globalei erantzuteko eta beren lehiakortasuna indartuko duten irtenbide berritzaileekin lotzeko diseinatua. Kualifikazio handiko bisitariaren profila da, I+G+Bn inbertitzera eta erosketa-prozesuetan etengabe hobetzera eta erabakiak hartzeko gaitasunera bideratua. Bisitarien jatorriak Espainiako lurralde osoa hartzen du — bereziki, iparraldea, Katalunia eta Madril—, bai eta nazioarteko presentzia zabala ere, industria- ingurune globalari lotua.