Ingeteam-ek biltegiratze elektrikoko laborategi bat sortu du Europako Batzordearentzat
Holandan instalatutako proiektuak, instalazioen horniketa, kokatzea eta mantentzea aurreikusten ditu.
Potentzia elektronikako Ingeteam euskal enpresak, biltegiratze energetikoko laborategi eramangarri bat martxan jarri du Petten-en, Holandan kokatutako Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuan (JRC). Biltegiratze energetiko mugikorraren zentroaren horniketa, instalazioa eta mantentzea barne hartzen dituen proiektua, lehiaketa publiko bitartez esleitu dute.
Iturri berriztagarrien bitartez sortutako elektrizitatearen ezaugarrietako bat, konstantea ez dela eta gizakiak kontrolatu ezin duela, hots naturaren menpe dagoela da. Holandako zentroan instalatutako laborategiaren helburua produkzio-soberakinak biltegiratzea da, sorkuntza elektrikoa baxua den momentuetan eman ahal izateko.