Automatizazio-sistema berriak, 4.0 Industriarako trantsizioa errazteko
Euskal enpresek bat egin dute, fabrikazio digitaleko egiazko beharrei erantzuten lagunduko dien plataforma bat garatzeko
4.0 Industriaren mesedeko automatizazio-plataforma bat gauzatzeko asmoz, zenbait euskal enpresa fabrikazio digitalaren arloko beharrei erantzutea xede duen AdAM (Advanced Automation of Manufacturing) proiektuan parte hartzen ari dira.
Soraluce fresatze-teknologien enpresak koordinatutako proiektu honetako kideak dira Aldakin ingeniaritza eta fabrikazio aurreratuan espezializatuta dagoen IDEKO zentro teknologikoa, BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikitakoa.
SMART EUREKA CLUSTER on Advanced Manufacturing deritzon programaren barruan garatutako proiektu honen emaitzak 2021eko irailerako aurreikusita daude eta egiazko fabrikazio-agertokietan baliozkotuko dira.