Web orri hau Lehia Eraldatzeko Sozietatearen Capital Riesgo del País Vasco SGEIC, S.A. jabetzakoa da, zeina Bizkaiko Merkataritza Erregistroan baitago izena emanda 1.612 liburukian, 1.125 liburuan, 3. sekzioan, 77. folioan, 10.400 orrian, lehenengo inskripzioan. A-48177760 da sozietatearen IFK zenbakia eta hauxe da bere egoitza sozialaren helbidea: Alameda de Urquijo, 36-2ª planta (Edificio Plaza Bizkaia) 48011 Bilbao (Bizkaia)
SPRIk ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen informazioagatik.
SPRIren webeko edukien bankuan argitaratutako informazioa SPRIren hedabide sozialetan ere argitaratzen eta partekatzen da, hau da, You Tube, Slideshare, twitter, Pinterest eta Soundcloud sareetan, eta CREATIVE COMMONS lizentzia pean dago.
Contenidos SPRI by SPRI is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License
SPRIk eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.
SPRIk ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta SPRIren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.
Ongi etorri Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren kudeaketaren IKEKS, S.A-ren pribatutasun politikara (hemendik aurrera ARRISKU KAPITALA). Dokumentu honetan zure intereseko informazioa aurkituko duzu, arrisku-kapitalak zure datu pertsonalak tratatzen dituen moduari eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera dituzun eskubideei buruzkoa.
ARRISKU KAPITALAK, arrisku kapitaleko erakundeak kudeatzen ditu. Eusko Jaurlaritzak 1985ean sortu zuen SPRIren bitartez, arrisku kapitalaren jarduera sustatu eta garatzeko EAEn
ARRISKU KAPITALArekin harremanetan jartzeko, bide hauek erabil ditzakezu:
Eskubide hauek balia ditzakezu:
Jakinarazten dizugu, bestalde, eskubidea duzula erreklamazioak aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, uste baduzu datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko legeria urratu dela.
ARRISKU KAPITALAk tratamendu-jardueren erregistro bat du, eta erregistro horretan zehazten dira arduradunak egindako tratamenduak eta oinarri juridikoari buruzko informazioa:
Tratamendu-jardueren erregistroari buruzko xehetasun gehiago behar izanez gero, beharra behar bezala justifikatuta, ARRISKU-KAPITALAra jo dezakezu, 1. paragrafoan adierazitako edozein bide erabilita.
Gure helburua da datu pertsonalak beti modu egokian eta legearen arabera tratatzea, indarrean dauden datuak babesteko printzipioei jarraikiz.
ARRISKU KAPITALAk interes legitimoa oinarri hartuta egiten duen datu pertsonalen tratamenduan, arduradunak kontuan hartzen ditu eragindako pertsonen interesak, eskubideak eta askatasunak, eta, dagokion legeak eskatzen duen neurrian haztatzen ditu, behar den pribatutasunari ez diola eragingo bermatzeko.
Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin, eta ARRISKU-KAPITALAren datu-babeserako eta informazio-segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan jasotzen dira.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Aplikatu beharreko legeak betetzeko beharrezkoa den denboran gordeko ditugu zure datuak. Zure datuak jada ez badira beharrezkoak jaso ziren helburu legaletarako, ezabatu egingo dira, datuak babesteko legeek agindutakoaren arabera
Zure datu pertsonalak hirugarrenei eman diezazkiekegu; besteak beste, SPRI osatzen duten sozietateei (ikus https://www.spri.eus/es/quienes-somos/sociedades-del-grupo-spri), jaso ziren helbururako bakarrik erabiliko direla datuok bermatuz.
Datuak tratatzeko eta ARRISKU KAPITALAren kudeaketa egokia egiteko, tratamendu bakoitzaren legezko betebeharrak betetzeko eta kasu batzuetan behar diren hornitzaileei ere eman diezazkiekegu datuok
Interesatuak eskubidea du jakinarazpen komertzialak bidaltzeko emandako baimena edozein unetan ezeztatzeko. Horretarako, aski du hori jakinaraztea, adierazitako edozein bitarteko erabilita, eta, zehazki, jakinarazpen komertzialekin batera agertzen den estekan sakatu, eta jakinarazpen komertzial elektronikoen bidalketa bertan behera uztea.
Webgunearen bidez edo zurekin ditugun komunikazioen bidez jasotako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu, eta konpromisoa hartzen dugu horiek isilpean gordetzeko, aplikatu beharreko legedian ezarritakoaren arabera.
Litekeena da pribatutasun-politika hau eguneratu behar izatea. Horregatik, aldizka berrikusi egin behar duzu; ahal bada, webgunera sartzen zaren bakoitzean, bildutako informazio-motari eta tratamenduari buruzko informazioa behar bezala jasotzeko. Webgunearen oinean aurki dezakezu.
Azken aldiz, 2019/03/24ean eguneratu zen.