Adimen Artifiziala
Elkarrizketak 20 maiatza, 2025

CAI, lehiaketan gizakiak gainditu dituen zibersegurtasunerako kode irekiko lehen framework-a

Alias Robotics euskal enpresak burutu du proiektu hori, eta EIC Accelerator Europako programaren finantzaketa izan du.
-

Alias Robotics roboten zibersegurtasuneko enpresak kode irekiko ‘framework’ bat (lan-esparrua) garatu du, zibersegurtasunean espezializatutako adimen artifizialak garatzeko diseinatua, eta Cybersecurity AI (CAI) deitu dio. Europako EIC Accelerator programak kofinantzatu du proiektu hori, eta zibersegurtasuneko atazen automatizazio seguruan izan dezakeen eragina aitortzen du. 

Endika Gil-Uriarte Alias Robotics enpresako CEOak dioenez, “CAI proiektuak eragile autonomoak garatzeko oinarri bat ematen du. Sistema errealetan arrazoitzeko, lankidetzan aritzeko eta jarduteko gai dira, erronka desberdinei aurre egin diezaieten“: ‘bug bounty’ (hacker etikoak bilatzeko pentsatutako programak dira, haien egitura informatikoan segurtasun- eta kalteberatasun-arrakalak arakatzen dituztenak), CTFak (‘Chase The flag’, ‘Bandera harrapatu’ euskaraz: doako lehiaketak dira; horiek hacking trebetasunak probatzeko aukera ematen dute, hainbat modalitatetako erronken bidez, eta saria lortzeko, bandera, probak ebatzi beharko dituzte), eta eraso- eta defentsa-segurtasuneko kontrolak. 

“CAI proiektuak bere ahalmena erakutsi du nazioarteko lehiaketetan”, azpimarratu du Victor Mayoralek, Alias Robotics enpresaren sortzaileak. Munduko lehen Adimen Artifiziala izan zen Hack The Boxen ‘Human vs AI’ CTFan, eta 750 dolarreko saria lortu zuen. Espainian lehen postua lortu zuen sailkapen nagusian, eta munduko 20 talde onenen artean kokatu zen, AAk eta gizakiak barne. 

MIT lizentzia du, kode-softwarekoa, erabilera “arina, modularra eta hedagarria ahalbidetzen duena, ikerketarako murrizketarik gabe”, azaldu du Alias Robotics enpresaren CEOak. CAI hacker etikoak, ikertzaileak eta segurtasun-ingeniariak ataza konplexuak automatizatzeko eta haien gaitasunak handiagotzeko diseinatu da, azken belaunaldiko Adimen Artifiziala erabiliz. 

Giza hizkuntzako testua ulertu eta sor dezaketen 300 AA eredu baino gehiagorekin bateragarria da: GPT-4o, Claude 3, DeepSeek, Qwen eta beste asko. Benetako hacking tresna integratuak ditu, hala nola LinuxCmd, WebSearch, Code edo SSHTunnel. Gainera, erabateko trazabilitatea du Phoenix eta OpenTelemetry bidez. 

Komunitateak modu aktiboan lagundu dezake proiektuaren garapenean, “programazioan adituak izan gabe ere”, adierazi du Endika Gil-Uriartek. Interesa duen edonor sar daiteke CAI proiektuaren biltegira, kopia bat egin eta agentearen bertsio propioa sortzen saiatu, haren beharretara egokitzeko. Kolaboratzeko beste modu batzuk daude: akats teknikoren bat atzematen dutean, jakinaraztea (‘bugs’ lortzea gisa ezagutzan dena); edo hobetzeko ideiak eta iradokizunak partekatzea (plataforman ‘issues’ direlakoen bidez). “Horrek guztiak proiektua garatzen eta erabilera desberdinetara hobeto egokitzen laguntzen du”. 

CAI proiektuarekin, Alias Robotics enpresak “zibersegurtasunaren automatizazio seguru eta kolaboratiboarekin duen konpromisoa indartzen du, ikerketa eta aplikazio praktikorako bide berriak irekitzeko”, ondorioztatu du CEOak. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.  

Lotutako albisteak

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.