Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 Azaroa, 2023 I+G Basque Enterprise Europe Network

SPRIk Europako Batzordearen ur-jauzi bidezko finantzaketako aukeren berri eman die Euskadiko ETE-ei

Orain arte, ezaugarri horiek dituzten 30 proiektu identifikatu dira eta 52 M € baino gehiagoko finantzaketa-bolumena mugitzen dute guztira

I+G+b arloko nazioartekotze-jardunaldien bigarren edizioa: “Enpresa txiki eta ertainentzako aukerak, ur-jauzi bidezko finantzaketaren bidez”. Ekimena SPRIk antolatu du Enterprise Europe Network (EEN Basque) sareko kide delako eta, horri esker, 70 enpresa txiki eta ertainek gertu-gertutik ezagutu dute ekimena. Hain zuzen ere, egitasun horren helburua da “funtsak hirugarren batzuei banatzea Europako Batzordeak finantzatutako proiektu baten kontsortzioak kudeatutako deialdi irekien sistema bidez”, Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak, adierazi duen moduan.

Orain arte, ezaugarri horiek dituzten 30 proiektu identifikatu dira eta 52 M € baino gehiagoko finantzaketa-bolumena mugitzen dute guztira. Zalantzarik gabe, Euskadiko ETE-entzako aukera bikaina eskaintzen du bolumen horrek.

Bi urtez behin egiten diren jardunaldi horiek Enterprise Europe Network (EEN Basque) sareko Euskadiko nodoak bultzatutako ekimenean sartuta daude eta horren sorburua Euskal I+G+b-ren estrategia Europan proiektua da. Bere helburu nagusia da Europa mailan Euskadiko enpresa txiki eta ertainen I+G+b arloaren nazioartekotzea bultzatzea ur-jauzi bidezko Europako finantzaketa izeneko mekanismoaren bidez. Innobasque eta BEAZ ere EEN Basqueko kideak dira.

Hala, Cristina Oyónek aipatu duenez, “Horizon Europa Esparru Programako deialdi arruntek ez bezala, honako hauek proiektuak aurkezteko eta justifikatzeko garaian administrazioko karga txikiagoa eskaintzen diete ETE-ei eta, gainera, iraupen laburragoa duten I+G+b arloko proiektuak garatzeko aukera ematen die, ETEaren behar espezifikoetara bideratuta dagoen ikuspegiarekin”.

Horregatik, EEN Basque- Cascade Funding ekimenaren bidez, Euskadiko eragileen partaidetza jasotzen duten Europako proiektuak identifikatu nahi dira (teknologia-zentroak eta klusterrak, adibidez). Proiektu horiek ur-jauzi bidezko finantzaketa-deialdiak diseinatzea eta abian jartzea jasotzen dute deialdi hauen aukerak ETE-ei lehen faseetan gerturatu eta gertuko kontaktua eskaintzeko, deialdiekin zerikusia izan dezakeen edozein zalantza argitzeko eta, hala, arrakasta izateko probabilitatea handitzeko.

Arrakasta-kasuak

Jarraian, eta Euskadiko ETE-ek deialdi mota horietan izandako arrakasta-kasuak gerturatu nahian, Iker Garcíak, Aotecheko CEOak eta Jorge Presak, Cyber Surgeryko CEOak, mekanismo horri esker garatu dituzten proiektuak aurkeztu eta ur-jauzi bidezko finantzaketako deialdietan izandako partaidetzan jasotako esperientzia kontatu dute. Bi enpresek adierazi dutenez, deialdi horiek Horizon Europa baino errazagoak dira prestatzeko. Administrazioko karga txikiagoa eskatzen dute eta proposamenak ETEaren behar espezifikoaren arabera orientatzeko aukera eskaintzen dute.

Jardunaldiaren bigarren zatian, enpresek xehetasun osoz eta honako hauen eskutik hurrengo sei hilabeteotan ur-jauzi bidezko finantzaketako deialdiak abian jartzea aurrez ikusi duten 30 proiektu horietako 6 ezagutzeko aukera izan dute: Asier Alonso (Tecnalia), Silvia Rodriguez (Innovalia elkartea), Francisco Buján (Carsa), Alberto Barrutia (Lortek), Asier Alonso (Tecnalia), Cristina Elizetxea (Tecnalia) eta Jaione Agirre (Tekniker): ADMA TranS4MErs, aerOS, AI Redgio 5.0, AIRISEDEREMCO eta greenSME.

Bestalde, EENeko euskal nodoko koordinatzaileak, Arturo Antónek, Enterprise Europe Network sareak enpresa txiki eta ertainei eskaintzen dizkien laguntza-zerbitzuak gogorarazi nahi izan ditu. Horrekin lotuta, berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko programa berriak, Frast Track Innobideak izenekoak, ETE-en I+G+b arloko nazioartekotzea lortzeko laguntza jasotzen jarraituko duela adierazi du. Horretarako, funtsezko ekintza osagarriak bideratuko dituzte.

Jardunaldia amaitzeko, interesa duten ETE-en eta deialdiak kudeatzen dituzten Euskadiko erakundeen arteko aldebiko bilerak egin dituzte. Bertan, zalantza espezifikoak argitzeko eta proiektuaren ideiak etorkizunera begira abian jarriko dituzten deialdiekin bat etor daitezkeen kontsultatzeko aukera izan dute.

Lotutako albisteak

14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
10 maiatza, 2024 I+G
Azkartu proiektuak etorkizuneko industriaren konektibitatean aurrera egitea du helburu
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk deialdi berri bat jarri du martxan: Ikertzaileak industriarekin lankidetzan
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2024 I+G
AutoTrust proiektuak AAren funtzionamendu segurua bermatu nahi du mugikortasunean
Irakurri gehiago
25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak