Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta honek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.
Zibersegurtasuneko espezialisten ustez, erakundeek sareko konexioekiko duten esposizioa handitzeak eragindako zibersegurtasuneko intzidenteen hazkunde esponentziala emango da datozen urteetan. Konektibitatearekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorioa da, eta pandemiaren ondorioz bereziki areagotu da. Ondorioz, funtsezkoa da hackerrek ustiatu ditzaketen zibersegurtasun-akatsik ez dagoela bermatzea, adibidez, hornidura-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.
Arrazoi hauengatik, eta Euskadiko industria-sektorearen zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, Zibersegurtasun Industriala programak itzuli beharrik gabeko 23.000 € diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresa eta urte bakoitzeko.
Aprobetxatu zure enpresaren zibersegurtasuna aztertuko duen hornitzaile espezializatu bat izateko aukera, eta prestatu zure neurrirako ekintza-plan bat zibererasoen edo datu-filtrazioen aurrean babestuta egoteko.
Zibersegurtasuneko ekintza-plan pertsonalizatu bat aztertu eta prestatzen lagunduko zaituen hornitzaile espezializatu bat izatea.
Zibersegurtasun-maila ikuskatu eta erabiltzen edo garatzen duzun software industrialaren urrakortasunak aztertzea.
Informazio estrategikoa edo sentikorra sekurizatzea, hala nola datuak edo jabetza intelektuala.
Zure enpresaren komunikazioak monitorizatu babes-gailuen bidez.
Zure datuen segurtasunak kezkatzen zaitu? Industri arloko enpresa bat edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta zerbitzu logistikoak eskaintzen dituen enpresa bat zara eta egoitza Euskadin duzu?
Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko diru-laguntza diruz lagun daitezkeen bi jarduera egiteko erabiliko da, eta, beraz, erakunde bakoitzeko bi eskabide onartuko dira gehienez.
Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.
Enpresa onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 23.000 eurokoa da, eta proiektu bat baino gehiagorentzat izan daiteke
Dirulaguntzaren onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZ gabe). Eskaintza horiek espedienteko dokumentazioari atxikiko zaizkio, eta dagokien erantzukizunezko adierazpenean adieraziko dira.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Zibersegurtasun Industriala programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.