Basque Industry 4.0 laguntza programak 300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei: teknologia transferitzea teknologia-hornitzaileetatik enpresa industrialetara Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Horrela, hornitzaile teknologikoetatik datozen berrikuntzak ezartzeko eta merkatuan lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eman nahi dizkiegu euskal enpresei.
Laguntza horiek industri edo industriarekin erlazionatutako arloko enpresei edo zerbitzu aurreratuetako enpresei zuzentzen zaizkie, baldin eta proiektuak garatzen badituzte euren hornitzaileekin batera Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, proiektu horiek demostrazio-balioa badute eta lagungarri badira EIKTen arloko I+G proiektuetatik lortutako emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:
Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak
Cloud computing-a
Adimen Artifiziala, Big Data, Analitika Aurreratua eta Business Intelligence
Machine Learning
Robotika kolaboratiboa
Errealitate areagotua
Ikusmen artifiziala
Sentsorika
Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan eta material aurreratuetan.
Material eta prozesu aurreratuak erabiltzen dituzten proiektuak.
150.000 eurorainoko dirulaguntza proiektuko, eta 300.000 eurorainokoa lankidetzan eginiko proiektuetarako
Fabrikazio Aurreratuko emaitzak azkarrago merkaturatzeko modua
Industria Adimenduna bultzatzeko aukera, EIKTak fabrikazioan txertatuz
Balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak garatzeko aukera.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Basque Industry 4.0 laguntza-programaren 2021eko edizioan, 27 eskabide aurkeztu ziren, eta horietatik 25 onartu ziren. Ildo horretan, aurkeztutako proiektuen % 92,6k programa honen laguntza izan zuten, eta ukatu ziren proiektuak zentro teknologikoren baten parte-hartzea ez sartzeagatik izan ziren. Onartu ziren proiektuek, batez beste, 49.400 €-ko diru-laguntza izan zuten, guztira 1.235.948 €, EIKTen erabilera euskal enpresetan sustatzeko laguntzetan banatuta.
Diruz lagundutako proiektu
Onartutako proiektuen ehunekoa
Batez besteko diru-laguntza
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Basque Industry 4.0 dirulaguntzak eskuratzeko.