WEB orri honetan jasoko ditugu SPRI Taldeak euskal enpresarentzat bultzatzen dituen jarduera guztiak, eta baita ere Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatu eta kudeatuko dituen laguntza berriak.
500 Milioi euroko premiazko finatzaketa-lerroa eteentzat eta %0ko intereseko autonomoentzat
finantzaketa-lerro bat aktibatzen dute mailegu zuzenetan, EAEko ETEen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien. (Eusko Jaurlaritzak eta Elkargik, Finantzen Euskal Institutuaren bidez). Eskatu hemenAURRERA
250.000 €rainoko maileguak.
Izaera industrialeko jarduera ekintzaile bat garatzen duten enpresentzat eta informazio gizarte eta komunikazioen arlokoentzat, baldin eta oinarri teknologikoa edota berritzailea badute eta gutxienez 3 lanpostu sortu badituzte 3 urtean.
BASQUE INDUSTRY 4.0
Laguntzen helburua da transferentzia teknologikoa (EIKT) bideratzea hornitzaileetatik enpresa industrialetara.
Itxita dagoBDIH KONEXIO
Konekta zaitez teknologia digitalak erabili eta probatzeko aukera ematen duen azpiegitura-sare onenarekin eta aprobetxatu EAEko eta Europako I+G-ko azpiegiturak 4.0 Industriaren erronkak gainditzeko.
Epea itxita, baina konta iezaguzu zure beharra hemenBEINT BEKAK
100 BEKA unibertsitate-titulua duten eta nazioartekotze arloko prestakuntza jaso nahi duten gazteentzat.
Bere baitan hartzen ditu Nazioartekotze Espezialista gradu-ondokoa, 12 hilabeteko praktikak erakunde kolaboratzaileetan eta 8 hilabeteko praktikak atzerriko enpresetan.
Epea itxita. Abisatuko dizugu?BIDERATU COVID-19
20 milioi euro zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko, Covid-19ren hedapenaren ondorioen ondorioz zailtasunetan daudenak
Epea itxitaBIND 4.0
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte.
Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin.
Erregistratu hemen zure startup-aCOVID-19 Industria digitala
EIKTak industria-enpresetan sartzeko laguntzak; berritasun gisa, telelaneko proiektuak babesten ditu.
INPLANTALARIAK programaren osagarri gisa eta euskal ETEetan telelana bultzatzeko xedez, % 50erainoko diru-laguntzak emango ditugu aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuetarako eta hardwarea eta softwarea erosteko.
Itxita aurrekontua agortu delakoEKINTZAILE
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin.
Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan.
Epea zabalik. Eskatu hemenEKINTZAILETZA FUNTSAK
Enpresa sortzeaz batera eta hurrengo faseetan jasotzen den finantzaketa.
Ekintzaile programako onuradun diren enpresentzat.
Irekita dago. Eskatu hemen.ELKARTEK
ZTBESeko Agenteentzako laguntzak Oinarrizko Ikerketa Kolaboratiborako eta Potentzial Industrial handia duten Ikerketetarako.
Epea zabalik. Eskatu hemenELKARTU
Nazioartekotze-jarduerak lankidetzan egiteko laguntzak
Dirulaguntzak nazioartekotze-jarduerak lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarteentzat eta enpresa-lankidetzako taldeentzat.
2020ko epea itxitaEMAITEK+
Teknologi Zentroen hobekuntza sustatzeko eta beren emaitzak merkatuetara zuzentzeko.
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) jarduera ez-ekonomikoa bultzatzea.
Argitaratzeke. Abisatuko dizugu?ENPRESA DIGITALA
EIKTei buruzko prestakuntza eta aholkularitza mikro-enpresentzat, autonomoentzat eta ekintzaileentzat, beren Eraldaketa Digitalerako.
Tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz: Internet, Informatika, Adimen Artifiziala, Marketin Digitala, 4.0 Industria, Big Data…
Formatu berri bat diseinatu dugu: onlinekoaGAUZATU INDUSTRIA
Laguntzak inbertsio berriak egiteko jabetza industrialean eta patenteetan, ekipo eta aplikazio informatikoetan, instalazio teknikoetan…
Bidali aurre eskaeraGLOBAL TRAINING BEKAK
Nazioarteko mugikortasuneko 400 beka unibertsitate-titulua duten eta atzerrian prestakuntza profesionala jaso nahi duten gazteentzat. 12 hilabeterainoko praktikak atzerrian.
Epea itxita. Abisatuko dizugu ire?HAZINNOVA
Premiak eta berrikuntza ez teknologikoko konponbideak identifikatzeko aholkularitza teknikoa.
50 orduko aholkularitza Kudeaketa Ekonomiko-finantzarioari, Produkzioari, Logistikari, Barne-prozesuei, Pertsonei, Merkatu berriei eta Marken erregistroari buruz.
Hurrengo deialdia prestatzenHAZITEK
250.000 €raino Ikerketa Industrialerako eta Garapen Esperimentalerako
Ikerketa eta garapeneko proiektuak bultzatzen dira.
Proiektu horiek lehiakorrak nahiz estrategikoak izan daitezke, eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.
I+G COVID 19
COVID-REN aurkako proiektuak ikertzeko laguntza 19
Zientzia , Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa edo eragileentzat
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza zuzenak, oinarrizko ikerkuntzako I+G proiektuetakoak eta koronavirusaren aurkako borrokarekin lotutako proiektuen industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuetakoak.
Lehen deialdia itxitaINDARTU
Inbertsio produktiborako eta, beraz, lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzeko laguntzak.
Nerbioi itsasadarraren ezkerraldeko eta Oiartzualdeko udalerrietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan kokatutako industria-enpresek eginiko inbertsioaren % 10eko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak
Bidali aurre eskaeraINDARTU ORDAINKETEN AURRERAKINAK
INDARTU Programako laguntzak eskatu badituzu, zure inbertsioaren zenbatekoa ordainduko dizugu, zure egiaztagiriak berrikusi aurretik.
Aurrerago, ikuskapen bat egingo da zenbatekoak erregularizatzeko.