Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 apirila, 2019 Azpiegiturak Invest in Basque Country Invest in Basque Country Sprilur

Jasun Envirocare enpresa britainiarrak fabrikazio-lantegi bat irekiko du Enkarterrietan SPRI Taldearen laguntzaz, Europa hegoaldean operatzeko

2018an hamasei enpresa atzerritar kokatu ziren Euskadin eta lehendik zeuden beste hogeita bik inbertsio berriak egin zituzten, 644 lanpostu sortuz eta 136,3 milioi euro inbertituz “Invest in the Basque Country” estrategiaren bitartez

 

2018an hamasei enpresa atzerritar kokatu ziren Euskadin eta lehendik zeuden beste hogeita bik inbertsio berriak egin zituzten, 644 lanpostu sortuz eta 136,3 milioi euro inbertituz “Invest in the Basque Country” estrategiaren bitartez

 

Jasun Envirocare enpresa britainiarrak –Erresuma Batuko aire-iragazkien fabrikatzaile handienetako batek- Jasun Filtración S.L. irekiko du Enkarterrietan, SPRI Taldeak inbertsioak atzemateko bere Invest in the Basque Country ekimenaren bitartez eginiko gestioei esker. Konpainiak duela gutxi sortu du bere filial Bizkaian eta Gueñes Industrialdean kokatuko da (3.000 m2ko azalera) Sprilur-en pabilioi batean.

 

Jasun Filtración S.L. enpresak iragazki mota zehatz bat fabrikatu nahi du Euskadin, oso sofistikatua. Horretarako, 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du eta 10 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrietako eskualdean, zeinak etekina aterako baitio enpresaren jarduerari. Ikusirik Brexit-ak sortu duen ziurgabetasuna eta kontuan izanik Europarantz zabaltzeko duen asmoa, manufaktura enpresa honek kokaleku pribilejiatua aukeratu du, SPRI Taldeko sozietateek “Invest in the Basque Country” estrategiaren bitartez garatutako ekintzei esker.

 

Enpresak jakinarazi duenez, “Oso gustura gaude, ia urtebeteko lan eta prestakuntzen ondoren, orain badugulako oinarri bat Europa hegoaldeko merkatura zabaltzen hasteko”.

 

Jasun Envirocare enpresak 40 urtetik gorako ibilbidea du eta Erresuma Batuko aire-iragazkien fabrikatzaile handienetako bat da. Egoitza Somerset-en (UK) duen enpresa hau itzal handiko hornitzaile bat da, aire-iragazkien konponbide integralak eta energia eraginkortasuna optimizatzeko neurriak eskaintzen dituena kutsadura prebenitzeko eta, horrela, enpresa erabiltzaileek ingurumenean duten inpaktua hobetzeko. Orobat eskaintzen ditu aire garbia lortzeko konponbide integralak eta uraren higienerako zerbitzuak (garbiketa eta desinfekzioa).

 

1972an sortu zenetik, konpainiak ospe handia lortu du enpresa “berde” gisa ur eta aire higienikoen tratamendurako zerbitzu eta konponbideak eskainiz, eta berrikuntza arloko esperientzia handia du horrelako produktuen garapen, instalazio nahiz mantenimenduan. Badu baita ere merkataritza elektronikoko sistema propio bat bere onlineko produktu eta zerbitzuak saltzeko, ISO eta Eurove kalitate-baldintza guztiak betetzen dituena.

 

2014tik hona, atzerriko 92 enpresa kokatu dira Euskadin “Invest in the Basque Country” estrategiari esker

2018an hamasei enpresa atzerritar kokatu ziren Euskadin eta lehendik zeuden beste hogeita bik inbertsio berriak egin zituzten, 644 lanpostu sortuz eta 136,3 milioi euro inbertituz SPRI Taldearen “Invest in the Basque Country” estrategiaren bitartez. Kopuru hori duela urtebetekoaren bikoitza da. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko zerbitzu hori 2014an martxan jarri zenetik, 92 enpresa atzerritar kokatu dira Euskadin “Invest in the Basque Country” estrategiaren bidez, eta 476,1 milioi euro inbertitu eta 1.986 lanpostu sortu dituzte.

 

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak