Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Marzo, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Enpatikonomia, PuntuEus berria eta Idazkide dira gaurko protagonistak.
IndeusBerri bannerra_MARTXOA

Martxoaren 25ean, Oiartzungo Zinealdean, Oarsoaldeko Garapen Agentziaren eskutik egingo den ENPATIKONOMIA jardunaldia ekarri dugu IndeusBerriren azalera. Bizkaiko Foru Aldundiak erakundean euskarazko sorkuntza handitzeko martxan jarritako Idazkide tresna eta PuntuEus fundazioaren irudi berria ere hemen dituzue.

PuntuEus berria. PuntuEus Fundazioak marka berria aurkeztu du: “Gure markak eboluzionatu egin du. Gehiago gara, indartsuagoak gara eta leku eta pertsona berrietara iritsi nahi dugu. Gure nortasuna, gure izaera eta gure estiloa azaltzen duen aro berri bat hasi dugu. Hasi dugun bidaia berri honetan gure logoak, gure izenak eta gure domeinuak bat egingo dute: PUNTU.EUS”
Idazkide, barne komunikazioan euskararen erabilera sustatzeko tresna. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak eta Lantikek sortutako tresna, ofimatikako oinarrizko programetan txertatu da. Une honetan 600 langilek baino gehiagok dute Idazkide tresna eskura eta datozen hilabetetan Aldundiko langile guztiek izango dute, euskarazko ekoizpena handituz joan dadin, autonomiaz, lan ingurune errealean, teknologia berriak baliatuta.
Enpatikonomia, enpresentzako jardunaldia martxoaren 25ean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eskutik. Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 25ean ostiralean, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da Zinealdean. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak