Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du
-

Imanol Pradales Lehendakaria Aernnovako lantegian izan da, gaur goizean, Berantevillan (Araba). Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzak aeronautikaren eta sektore aeroespazialaren alde egindako apustua berretsi du Lehendakariak, zehazki, sektore hori estrategikoa dela adierazi du, “euskal industria aurreratuaren ikurra baita”.

Teknologia aurreratuko aeroegituretan espezializatutako enpresaren instalazioetara egindako bisitan, Lehendakariarekin batera, bertan izan dira Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Mikel Jauregi sailburua, Iñaki López Gandásegui Aernnovako presidentea, Ricardo Chocarro kontseilari delegatua, Hipólito Suárez idazkari nagusi eta zuzendari korporatiboa, Gemma Ortiz de Barrón harreman instituzionaletako zuzendaria eta Nestor Aristegui Aernnova Aeroestructuras Arabako zuzendari gerentea.

Lantegitik ibilbide bat egin dute, eta bertan Imanol Pradalesek Aernnovaren sorrerako arima nabarmendu du. “Aernnovak bere sorrerako arima berari eusten dio. Arriskatu, inbertitu, eta, ilusioz, aurrera begiratu. Betiere honako araua zutabetzat hartuta: teknologia aeronautiko berritzaileak garatzea, sektorearen jasangarritasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko, horrela, etorkizun arduratsuago baten alde egiteko”, goraipatu du Lehendakariak.

Ziurgabetasuna nagusi den garaiotan, segurtasuna transmititzeko beharra nabarmendu du Imanol Pradalesek. “Are gehiago, Euskadirentzat hain estrategikoak diren enpresa eta sektore batean. Horregatik, Eusko Jaurlaritzan dagokigun lekuan egongo gara, beti bezala. Arriskatzeko eta pauso bat aurrera emateko prest. Gu prest gaude ekuazio horretan errotzea bermatu eta kalitatezko enplegurako baldintzak erraztuko dituen osagaia izateko”, nabarmendu du Lehendakariak.

Testuinguru horretan, Pradalesek berriki onartutako ‘Euskadi Eraldatuz 2030’ inbertsio-planaren garrantzian sakondu du, horixe baita Euskadiren etorkizun ekonomikoaren zutabea. “Aernnova bezalako enpresek hauspoa eta hegoak ematen dizkiote gure Herriari, kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortuz, talentua bultzatuz eta erakarriz, eta gure ongizatea bermatzen lagunduz”, amaitu du Lehendakariak.

Gaur egun, Aernnovak 30 aireontzi-modelo baino gehiagorentzat diseinatu edota fabrikatzen ditu elkarrekin lotutako egitura eta osagaiak, orotara, 5.900 langile ditu, horietatik 1.500 Euskadin, eta urteko fakturazioa 1.000 milioi euro ingurukoa da.

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
28/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Enpresen arteko lankidetzak haien garapena indartzen du, eta lehiakorrago bihurtzen ditu. Era berean, Euskadiko Klusterrek indarrak batzen dituzte beren jarduera hobetzeko eta sektore ekonomikoei mesede egiteko, elkarrekin lurralde hobea eraikitzeko.

Nazioartekotzea  funtsezkoa  da  euskal  industria  bultzatzeko

Nazioartekotzea funtsezkoa da euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
21/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

ENLIT 2025: Energia ekonomiaren erdigunean; Euskadiko Klusterrak Bilbao Exhibition Center Foroan: berrikuntza, networking eta aukera handiez betetako egunak sektoreko erakunde eta enpresa nagusiekin konektatzeko.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
14/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, COP30, Belémen (Brasil) egiten ari dira egunotan. Planeta zaintzea lehentasunezko gaia da Euskadin, eta Euskal Klusterrek arduraz eta irmoki egiten dute jasangarritasunaren aldeko apustua.

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
07/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal Klusterren jarduera handia nazioarteko hainbat Enpresa Misiorekin hasiko den hilabetean: Abu Dhabi, Bartzelona, Brusela, Granada, Madril, Rotterdam eta bere Berrikuntza eta Lehiakortasunarekin konprometitutako profesionalen eta enpresen parte-hartzea.

ITS  Euskadi  XVI.  Kongresua:  Azaroak  14.  Bat  Dorrea,  Bilbon
05/11/2025 Kluster politika

ITS Euskadi XVI. Kongresua: Azaroak 14. Bat Dorrea, Bilbon

ITS Euskadi Kongresua Euskadin mugikortasunaren eta garraio-teknologien arloan lanean ari diren enpresen eta eragileen urteroko hitzordua da

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.