Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan
-

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik ITP Aeroren XXII. Konbentzio Teknologikoa inauguratu du gaur. Urriaren 23an eta 24an egingo da Bilboko Guggenheim Museoan, eta funtsezko foroa da berrikuntza eta konpainiaren estrategia bultzatzen dituen ezagutza teknologikoa trukatzeko eta zabaltzeko.

“Technology for Growth” lelopean, konbentzioaren ardatza teknologia da, berrikuntzaren, lehiakortasunaren eta jasangarritasunaren motor gisa, ITP Aero hedatzen ari den une honetan. Hala, Euskadik duen lidergo industriala eta teknologikoa indartuko du, baita sektore aeroespaziala maila globalean hazteko eta eraldatzeko konpromisoa ere.

Bere hitzaldian, Jauregik azpimarratu du “ITP Aerok gure herriko industriaren onena zintzoki irudikatzen duela. Bi minutuz behin, hemen, Euskadin, garatutako teknologiak bultzatutako hegazkin bat aireratzen da munduan”.
Konpainiak berrikuntzaren alde egin duen apustu iraunkorra nabarmendu du sailburuak. 600 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+G arloan azken hamarkadan, eta aitzindaria izan da abiazio jasangarrian eta aireko garraioaren deskarbonizazioan, propultsio hibrido-elektrikoko eta hidrogenozko teknologiak bultzatuta.

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen lankidetza publiko-pribatuaren ereduaren barruan kokatu du apustu hori Jauregik, eta “etorkizuneko euskal industria sortzea du helburu, sustraitzetik, berrikuntzatik eta industria-sarearen balio-kate osoranzko trakziotik”. Ildo horretan, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak ITP Aeroren kapitalean duen parte-hartzea—akzioen % 6a—, errotzearekin eta garapen teknologikoarekin duen konpromisoaren erakusle.

Era berean, sektore aeronautikoak eta aeroespazialak Euskadi 2030 Industria Planean duten zeregina nabarmendu du, etorkizuneko sektore estrategikoetako bat baita. Plan horrek 15.900 milioi euro mobilizatuko ditu inbertsio publiko-pribatuan legealdian, “industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago” sustatzen dituzten proiektuekin.

Horien artean, ITP Aerorekin lotura zuzena duten bi ekimen aipatu ditu Jauregik: Euskadin motorren arkitektura jasangarri berriak garatzea eta Bikaintasun Polo bat sortzea hidrogeno berdearen eta erregai berriztagarrien garapen teknologikorako.

Amaitzeko, sailburuak nabarmendu duenez, “ziurgabetasun-garai hauetan, Euskadik Europaren berrindustrializazioaren protagonista izateko oinarriak ditu. ITP Aero izango da industria berpizte horren liderretako bat”.

Konbentzioan, ITP Aeroko 200 ingeniari baino gehiago eta sektore teknologiko eta industrialeko profesionalak bildu dira, lehen mailako nazioarteko hizlariekin batera, hala nola Val Miftakhov ZeroAviaren sortzaile eta CEOa, eta Frank Haselbach Airbuseko SVP Propulsion Engineering.

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
28/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Enpresen arteko lankidetzak haien garapena indartzen du, eta lehiakorrago bihurtzen ditu. Era berean, Euskadiko Klusterrek indarrak batzen dituzte beren jarduera hobetzeko eta sektore ekonomikoei mesede egiteko, elkarrekin lurralde hobea eraikitzeko.

Nazioartekotzea  funtsezkoa  da  euskal  industria  bultzatzeko

Nazioartekotzea funtsezkoa da euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
21/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

ENLIT 2025: Energia ekonomiaren erdigunean; Euskadiko Klusterrak Bilbao Exhibition Center Foroan: berrikuntza, networking eta aukera handiez betetako egunak sektoreko erakunde eta enpresa nagusiekin konektatzeko.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
14/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, COP30, Belémen (Brasil) egiten ari dira egunotan. Planeta zaintzea lehentasunezko gaia da Euskadin, eta Euskal Klusterrek arduraz eta irmoki egiten dute jasangarritasunaren aldeko apustua.

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
07/11/2025 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal Klusterren jarduera handia nazioarteko hainbat Enpresa Misiorekin hasiko den hilabetean: Abu Dhabi, Bartzelona, Brusela, Granada, Madril, Rotterdam eta bere Berrikuntza eta Lehiakortasunarekin konprometitutako profesionalen eta enpresen parte-hartzea.

ITS  Euskadi  XVI.  Kongresua:  Azaroak  14.  Bat  Dorrea,  Bilbon
05/11/2025 Kluster politika

ITS Euskadi XVI. Kongresua: Azaroak 14. Bat Dorrea, Bilbon

ITS Euskadi Kongresua Euskadin mugikortasunaren eta garraio-teknologien arloan lanean ari diren enpresen eta eragileen urteroko hitzordua da

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.