Albisteak 13 ekaina, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala
-
ETEKIN Ekonomia Topaketak: datorren astezkenean egingo da Gasteizen aurtengo bigarren saioa. Ekonomia eta finantzen arloan gaurkotasunezko gai bat jorratuko du ETEKIN ekonomia topaketen aurtengo bigarren saioak: Amaia Jugo (Artizarra fundazioa), Asier Aranbarri (Eusko Jaurlaritza) eta Ekhi Atutxa (Deustuko Unibertsitatea) adituek hartu dute parte Geopolitika eta enpresa: arriskuak eta erabakiak ziurgabetasunean izenburupean egingo den jardunaldian. Saioa amaitzean, gosaria eskainiko da, parte-hartzaileen arteko iritzi-trukaketa eta sare profesionalen sendotzea errazteko. Izena emateko epea zabalik dago.
JAUZIA GARA aurkeztu du Lehendakariak, euskararen inguruko adostasun zabala lortzeko bide berria. “Oso urrats handiak egin dira, baina beste paradigma bat behar dugu, lortu dugunetik abiatuta jauzi kualitatiboa emango duen paradigma”. Hala adierazi du Pradales lehendakariak “Jauzia Gara” lelopean Azkuna Zentroan antolatutako ekitaldian. 270 lagunen aurrean, lehendakariak aditzera eman du Eusko Jaurlaritzak “Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra” antolatuko duela 2027an, “datozen hamarkadetan euskararen oinarrizko printzipio eta ardatzei buruzko adostasun zabala” lor dadin.
LANHITZ, enpresetan euskararen erabilera sustatzen laguntzeko programaren aurtengo deialdia argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Euskara eta eguneroko lana uztartu eta indartzeko ekimena da Lanhitz, enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea izanik bere helburua, baita euskara entitateen kudeaketa-sisteman txertatzea ere. Laguntza mota desberdinak aurreikusten ditu programak: ekintza solteak; diagnostikoa eta euskara plana; urteko kudeaketa plana; eta proiektu estrategikoa. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n zabaldu da eta uztailaren 10ean amaituko da.
“Nanoeskala” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Nanoteknologiari aplika dakiokeen luzera-eskala duten egiturak, eskuarki 1-100 nanometro bitartekotzat jotzen direnak. Ia solido gehienetan erabiltzen den eskala mesoskopikoaren behe-mugan dago. Helburu teknikoetarako, honela ulertzen da: eskala nanoskopikoan, eta partikula indibidualen mugimenduaren eta portaeraren ondorioz, neurtutako propietateen fluktuazioak eragin nabarmena izaten hasten dira sistema baten portaeran (askotan ehuneko txiki bat), eta, beraz, fluktuazio horiek kontuan hartu behar dira sistema aztertzean.
ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzen ikasteko aukera Enpresa Digitalaren eskutik, uztailaren 10ean. Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu. Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak. Hala ere, eraginkorra izan arren, ChatGPT erabiltzea erronka bat izan liteke adimen artifizialarekin ohituta ez dauden erabiltzaileentzat.

Lotutako albisteak

Orkestrak  nazioartekotze  estrategikoaren  garrantzia  nabarmendu  du,  euskal  industria  bultzatzeko

Orkestrak nazioartekotze estrategikoaren garrantzia nabarmendu du, euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Jarri  konponbidea  zure  enpresaren  Interneterako  konexio-arazoei.  Eskura  ezazu  Banda  Zabala  Euskadiko  enpresa  guztietara  zabaltzeko  laguntza,  eta  mugarik  gabeko  konektibitatea  izango  duzu

Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu

Zure enpresak oraindik arazoak baldin baditu abiadura handian Interneten sartzeko, laguntza honek 30.000 €-raino emango dizkizu Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko, baita estaldura txikiko eremuetan edo zuntz optikoa oraindik iritsi ez den lekuetan badago ere. Eskatu abenduaren 5a baino lehen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.