Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 abendua, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Languages Lanean kongresua, Euskaraldia, Artizarra plataforma, EnpresaBIDEA - Ziur eta BDIH dira gaur albiste.

Languages Lanean Kongresua nori zuzenduta dagoen nabarmendu nahi izan du gaur IndeusBerrik; honekin batera Euskaraldia 2025.urtean itzuliko dela baina udaberrian, maiatzean hain zuzen ere; Artizarra, euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionalak 5 urte betetzen dituela; eta EnpresaBIDEAtik hartu dugun albistea Ziur zentroak antolatutako jardunaldiari buruzkoa ere jaso ditu. Industria berriaren hiztegiari gaurkoan hartu dion kontzeptuak aktiboen sarera garamatza: BDIH

UEUren Artizarra.eus plataformak 5 urte bete ditu. Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesional hau ikerlari eta profesionalen arteko harremanak errazteko sortu zen eta gaur gaurkoz 1.000 kide baino gehiago biltzen ditu. Komunitatearen saretzea helburu, plataformak hainbat funtzio ditu: adituekin harremanetan jartzeko aukera, eztabaidak sortzeko tresnak, adituak bilatzeko, norberaren ekoizpena eta curriculum vitae zabaltzeko... Gauza xumeak dira, baina era berean garrantzitsuak. Azken batean, ikertzaile, aditu eta profesional euskaldunei ikusgarritasuna ematen zaielako.
2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia. Euskaraldiaren hiru edizio egin dira jada, eta laugarrenaren prestaketa lanak abian dira. Etortzear dagoen edizioaren inguruko xehetasunak emateko bildu ziren, joan den astean, Donostiako Tabakaleran, Euskaraldiko koordinazio mahaiko kideak: Irati Iciar, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria; Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko Euskarabideako zuzendari kudeatzailea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; eta Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzailea.
Norentzat da Languages Lanean Kongresua? Enpresari eta langile, bezero eta hornitzaile ... Hizkuntzaren erabilerari lotutako kezkak dituen lan-eremuko pertsona orok topatuko du ezagutza interesgarria kongresuan; besteak beste, nola eman bere lekua hizkuntza bakoitzari; nola zehaztu elkarren arteko bizikidetza egokia, nola neurtu hizkuntzan duten balio ekonomikoa edota neurtezinak diren balio erantsiak. 2024ko urtarrilaren 18n eta 19an egingo da Languages Lanean kongresua Bilbon, jarduera ekonomikoaren baitan, hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta eztabaidatzeko.
“BDIH” Industria Berriaren Spri Hiztegian. I+G azpiegiturek, lantegi pilotuek eta fabrikazio aurreratuaren hainbat arlotan espezializatutako ezagutza teknikoek osatutako sarea, SPRI Taldeak kudeatua. Digitalki lotuta dago, eta I+G zentroen, lanbide-heziketako zentroen eta unibertsitateen jabetzakoa da, eta erakunde publikoen babesa jaso du. I+G proiektuen garapenerako, industria-proiektuen eskalatzea egiteko, abangoardiako teknologien erakusketarako eta startup delakoen gaikuntza eta azeleraziorako erabiltzen da.
EnpresaBIDEA: Industria arloko zibersegurtasuna izan dute hizpide Ziur zentroak antolatutako topaketan. Ziur, Gipuzkoako Zibersegurtasun industrialeko zentroak topaketa antolatu zuen abenduaren 19an, eta lurraldeko 30 enpresetako 35 zibersegurtasun arduradun elkartu ziren bertan. Industria enpresetako zibersegurtasuna kudeatzeaz arduratzen direnek beren informazioa eta esperientziak partekatzeko parada izan zuten. Zibererasoak kudeatu eta horiek prebenitzeko gakoak partekatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak