Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urria, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Enpresarean Azoka, Hizkuntzen kudeaketa, Euskaraldia, Leartiker, Enpresa Digitala eta Ikasketa Sakon dira gaur albiste.
IndeusBerri_bannerra_URRIA

Azaroaren 3an egingo den ENPRESAREAN Azoka nabarmentzen du gaur IndeusBerrik, Sprik aurkeztutako bere hizkuntza kudeaketa praktika onekin batera. Beste albiste batzuk ere ekarri ditu taula gainera gaurko agerraldiak: Sprik Euskaraldiarekin bat egin duela, MetOnChip proiektu berrian hasi dela lanean Leartiker, GA4ra migratzeko tailer praktikoa Enpresa Digitalaren eskutik eta Industria Berriaren hiztegiko berba berri bat: IKASKETA SAKON.

SPRIk bat egin du EUSKARALDIArekin, bi Arigune sortuz eta langileak parte hartzera animatuz. Gero ta gutxiago falta da Euskaraldiari hasiera emateko. “Hitzez ekiteko garaia” mezua zabalduz, azaroaren 18tik abenduan 2ra bitartean egingo da euskaraz jarduteko eta euskara eremu guztietara zabaltzeko ariketa kolektiboa. Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere Sprik bat egin du ekimenarekin eta bi Arigune izango ditu Bizkaia Plazako bere bulegoetan.
Bere hizkuntzen kudeaketa praktikak aurkeztu ditu SPRIk Euskalduna Jauregian egindako Praktika onak partekatzeko bigarren topaketan. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek antolatutako topaketan, lau erakunderen praktika onak ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek eta ekitaldia online jarraitu dutenek. SPRIk hizkuntzen kudeaketako bi praktika on aurkeztu ditu, bata Lan-hitzarmenaren ingurukoa eta bestea duela 7 urte martxan jarritako Euskara Sariak.
Datorren ostegunean, azaroaren 3an, egingo da ENPRESAREAN azoka. Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua eskaintzeko helburuarekin dator aurtengo ENPRESAREAN azoka. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatzeko helburuarekin sortu zen azoka urriaren 3an egingo da, Orona Ideoren egoitzan goizeko 9etan hasita, ongizateaz, lehiakortasunaz eta adimen artifizialaz aritzeko.
IKASKETA SAKON Industria Berriaren Spri Hiztegian. Ikasketa automatikoko metodoa, nerbio-sistema biologikoetan informazioaren prozesamendua nola gertatzen den eta komunikazio-eredua zein izan litekeen interpretatuz sortua. Hainbat aplikazio-eremutan erabili da, eta lortutako emaitzak giza adituek erdietsitakoekin alderagarriak edo hobeak izan dira. Besteak beste, aplikazio-eremu hauetan erabili da: ikusmen artifiziala, bioinformatika, sendagaien diseinua, hizketa-ezagutze automatikoa, hizkuntzaren prozesamendua, audio-ezagutze automatikoa eta itzulpengintza automatikoa.
GA4ra migratzeko tailer praktikoa, azaroaren 11n Enpresa Digitalaren eskutik. Joan dan ekainaren 17an egindako tailerrak izandako arrakasta ikusita, azaroan beste ekitaldi bat egitea erabaki du Garaia Enpresa Digitalak. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango dira lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean hasteko alferrikako pausorik eman gabe.
MetOnChip proiektu berrian hasi da lanean Leartiker, mikroingurune metastasikoa Organ-on-a-chip gailuen bidez simulatzeko eta bularreko minbizirako tratamenduen azterketak egiteko. Tumoreen mikroingurunea funtsezkoa da minbiziaren aurkako terapien garapenean eta erresistentzian, eta oso aldakorra da gaixotasunaren garapenaren etapa guztietan. Metastasia, zelula batzuk tumore-masa primariotik bereizten direnean eta odol-fluxuaren bidez ehunak eta organoak inbaditzen dituztenean gertatzen da.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak