Ekintzailetza
Deep Tech proiektuak 3 abendua, 2024

Konbus+: Abiadura handiko eta tenperatura kontrolatuko proiekzio termikoko sistemak

Bertikala: Proiekzio termikoa

Proiektuaren deskribapena

Konbus+ek, gasen kontsumoan eta estaltze-prozesuan kudeaketa termikoari lotutako operazio-gastuak (OPEX) gutxitzeaz gain, gaur egungo proiekzio termikoko ekipoei atxikitako mugak gainditzeko helburua du, prozesagarriak diren materialen tartea eta sortutako estalduren kalitatea handituta.

TECNALIAk garatutako proiekzio termikoko teknologia berrietan oinarrituta dago ekimena. Hala, HVOAF (High Velocity Oxy/Air Fuel) proiekzio termikoko sistemak gasen tenperaturari eta abiadurari dagokienez baldintza-tarte handian opera dezake. Horri esker, estaldura konbentzionalak zein ezaugarri bereziak dituztenak lor daitezke, eta baita gainazal konplexuetan ere. Gainera, ekipoak gainazalen ingeniaritzan eta estalduren garapenean nazioartean esperientzia handia du proiekzio arloko teknika aurreratuenei (HVOAF, HFPD, HVOF) esker hainbat sektoretan balio erantsi handiko soluzioak garatu ahal izateko: aeronautika, garraioa, energia, osasuna eta eraldaketa metalikoa.

Konbus+ek kontroleko softwarea du eta TECNALIAk garatutako proiekzio-sistemekin zein gaur egun merkatuan erabilgarri daudenekin erabil daiteke.

Tagline: Abiadura handiko eta tenperatura kontrolatuko proiekzio termikoko sistemak.

Finantzaketa-beharrak:

Inbertsioaren lehen txanda (BasqueTek-ek estalitakoa): 250k €.

Inbertsioaren bigarren txanda (2027an egin beharrekoa): 1,6M €

Technology Readiness Level TRL8. TRL 9 integratzailearekin adostu eta gero.
Venture Readiness Level BRL5

Merkatua

2019an egindako balorazioaren arabera, lainoztatze termiko bidezko estalduren mundu mailako merkatuaren neurria 10 – 12 mila milioikoa zen eta, 2020 eta 2027 artean, % 6,9ko urteko tasa konposatura hedatuko dela aurrez ikusi da. (OPEX).

Technology tags

deep tech hardware proiekzio termikoa estaldurak coating

Negozio-eredua

Bezeroa B2B
Diru-sarrera eredua 1-Spray as a service / I+G+b proiektuak: mundu mailako spray shops (EBko merkatua salbu) eta OEMak. 2-Ekipamendu-salmenta (zuziak): OEMak, estaltzaileak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak. 3-Estaldura-zerbitzuak: ontzigintza, oil & gas, meatzaritza, energia-sortze eta aireko sektoreetan muturreko baldintzetarako piezen erabiltzaile diren enpresak.

Proiektuaren beharrak

Honakoekin konektatu nahi du... Inbertitzaileak, mekanizazioan edo Oil&Gas / Energia sektorean lider diren enpresak.
Ikusi lan-eskaintzaren profila

Sustatzailea

Proiektu honen parte izatea interesatzen zaizu?

Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.

Lotutako albisteak

SAFEMOB:  adimen  artifiziala  garraio  publiko  seguruago  eta  eraginkorrago  baterako
16/09/2025 Ekintzailetza

SAFEMOB: adimen artifiziala garraio publiko seguruago eta eraginkorrago baterako

Basque Tek Venturesek AA bidaiarien ibilgailuetan integratzen duen proiektu hau bultzatzen du intzidentziei aurre hartzeko eta bidaiako esperientzia hobetzeko

RECONNECT:  muina  berriz  elkartzea  bizkar-muinean  lesioak  dituzten  pertsonei
16/09/2025 Ekintzailetza

RECONNECT: muina berriz elkartzea bizkar-muinean lesioak dituzten pertsonei

Basque Tek Venturesek galdutako funtzioak azken belaunaldiko inplante biobateragarrien bidez itzuli nahi dituen proiektu disruptibo hau sustatzen du.

ILARGIA:  AAn  oinarritutako  plataforma,  proteinak  optimizatzeko  eta  berrituta  diseinatzeko
16/09/2025 Ekintzailetza

ILARGIA: AAn oinarritutako plataforma, proteinak optimizatzeko eta berrituta diseinatzeko

Basque Tek Ventures ekimenean kokatutako proiektuak irtenbide bioteknologiko aurreratuak bultzatzen ditu laborategi, akademia eta enpresentzat end-to-end ikuspegi baten bitartez

BEGI:  3D  ikuspegiko  on-chip  prozesadorea,  DVS  sentsore  neuromorfologikoak  gaitzeko  AA  back-end  sistemekin
16/09/2025 Ekintzailetza

BEGI: 3D ikuspegiko on-chip prozesadorea, DVS sentsore neuromorfologikoak gaitzeko AA back-end sistemekin

Basque Tek Venturesek ekimen hau bultzatzen du denbora errealeko hiru dimentsioko pertzepzioaren ikuspegi berri bat sortzeko, eraginkorragoa eta jasangarria

K-ALMA:  AA  sortzailea  software  fidagarriaren  probetarako
20/12/2024 Ekintzailetza

K-ALMA: AA sortzailea software fidagarriaren probetarako

Basque Tek Venturesek kode-baliozkotzeak automatizatu eta egiaztatze-kostu handia txikitzen duen proiektu hau sustatzen du.

FATRIXGEL:  3D  zelula-kultiborako  biomaterial  unibertsala
09/12/2024 Ekintzailetza

FATRIXGEL: 3D zelula-kultiborako biomaterial unibertsala

Proiektua Basque Tek Venturesen barruan kokatzen da, eta terapia bioteknologiko eta farmazeutikoen ikerketara bideratutako ehunen sorkuntza irauliko du.

INTELLIWELD:  soldatutako  batasunen  kalitatearen  ebaluazioa
29/11/2024 Ekintzailetza

INTELLIWELD: soldatutako batasunen kalitatearen ebaluazioa

Basque Tek Venturesek soldatze-sistemetarako prozesu eta produktuen analisi- eta kontrol-sistema integrala eskaintzen duen ekimen hau babesten du.

CRIOKEEP:  produktu  terapeutikoen  kriogenizatze,  garraio  eta  dosifikaziorako  gailua
19/11/2024 Ekintzailetza

CRIOKEEP: produktu terapeutikoen kriogenizatze, garraio eta dosifikaziorako gailua

Basque Tek Ventures-ek irtenbide hau bultzatzen du arrisku eta kostuak murriztuta medikuntza aurreratuko terapien eraginkortasuna hobetze aldera.

Prospect  Biotech:    zelula-kultiboen  argi  bidezko  analisiak  denbora  errealean
18/10/2024 Ekintzailetza

Prospect Biotech: zelula-kultiboen argi bidezko analisiak denbora errealean

Basque Tek Venturesek terapia aurreratuen garapen eta monitorizaziorako irtenbide optikoa eskaintzen duen proiektu hau sustatzen du.

Makby:  medikuntza  birsortzailerako  3D  bioinprimatze-softwarea
18/10/2024 Ekintzailetza

Makby: medikuntza birsortzailerako 3D bioinprimatze-softwarea

Basque Tek Venturesek ehun biologiko artifizialen arloa eraldatuko duen ekimen hau sustatzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.