Merkatuko Nazioarteko Aukeren txostena
SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Agentziak Merkatuko Aukeren Buletinaren edizio berri bat egin du.
Euskadiko eta Txileko erakundeek Txileko ingurumen-erronkei buruzko jardunaldietan parte hartuko dute hilabete honetan
Topaketak telematikoki egingo dira azaroaren 24tik 28ra, eta helburutzat dute elkarrekin konektatzea nazioarteko enpresa, erakunde eta instituzioak, elkarlanean ari daitezen ingurumen arloan
Ibarmiak Txinan bere ezarpena handitzeko eta Mexikoko merkatura zabaltzeko asmoa du
Enpresa azkoitiarrak 70eko hamarkadatik bost kontinenteetara esportatzen du, eta, gaur egun, urteroko esportazio-maila % 85 eta % 95 artekoa da
Juaristi arrisku-industriako fabrikatzaileentzako makina-erreminta proiektu pertsonalizatuekin hazi da, pandemia izan arren
Aurten, nazioarteko industria aeroespazialarekin euskal enpresak bi proiektutan parte hartu du. Gainera, 2019an Alemaniako Garraio Ministerioak EMO azokaren, sektoreko garrantzitsuena, inaugurazio egunean aukeratu zuen Espainiako konpainia bakarra izan zen
Metalaren sektorearen abaguneari buruzko txostena: jarduera hobetu egin da, baina egoera konplikatua da oraindik
Enpresak hainbat neurri ari dira martxan jartzen krisiaren inpaktuari aurre egiteko, gehien zabaldutako gomendioak jarraituz: teknologia eta berrikuntza bultzatzea, digitalizazioa, lankidetza, nazioartekotzea, hazkundea…
Habic Klusterrak pandemia saihestu egin du eta azoka birtual bat antolatu du 10.000 profesional erakartzeko asmoarekin
Ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren euskal sektoreak produktuen erakusketa eta online topaketak proposatu ditu Basque Living ekimenaren edizio honetan
Osasun arloko euskal enpresek Estatu Batuetako merkatuan sartzeko dituzten bideak
Ipar Amerikako araudi zorrotza betetzeko gako batzuk azaldu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean
Energia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du Japonian
Sektore honetan diharduten ehun enpresa inguruk 4.000 enplegu sortzen dituzte Euskadin, eta 35.000 inguru mundu osoan.
Langabezia % 10etik behera, BPGa % 40tik gora industrian eta zerbitzu aurreratuetan, eta I+G Europako batez bestekoan
Enplegua sortzeko suspertze ekonomikoa areagotzea, eraldaketa digitala, ekologikoa eta soziosanitarioa egitura produktiboaren lehiakortasuna indartzeko aukera gisa, eta ingurumeneko irizpideak sektore politika guztietan integratzea, ez baldintzatzaile gisa, baizik eta balioa handitzeko lehiaketa faktore gisa
Euskal kooperatiba batek munduko bitrozeramika foku erradianteen erdia inguru ekoizten du
70eko hamarkadan sortu zenetik, Eikak berrikuntza teknologikoa, nazioartekotzea eta emakumeen kalitatezko enplegu industriala gehitzeko asmoak bateratzen ditu
Lascaray, Euskadiko zaharrena
1823an sortutako konpainia arabar honen gidaritza familiako seigarren belaunaldiarena da, eta sektore oleokimikoan eta kosmetikoan zentratzen du bere jarduera
Basque Trade & Investment-ek enpresen nazioartekotze programak sustatzen ditu
Helburu desberdinetara bideratutako Zabaldu, Sakondu, Pilotu eta Elkartu programek 2 milioi euroko aurrekontua dute, eta asmoa da urtea amaitu aurretik Nazioarteko Gauzatu programa abiaraztea
Arantxa Tapia: “Industriak gure bermerik onena izaten jarraitzen du eta izaten jarraituko du susperraldi sendoari ekiteko”
Guztira eta lau urteetan, aurreikusitako inbertsioak ia 8.000 milioi eurokoak dira, eta I+G, Green Deal, nazioartekotzea eta ekintzailetzaren aldeko apustua nabarmentzen da.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuneko euskal ekosistema aurkeztu du Txekian
Une honetan, berrogeita hamarretik gora euskal enpresa daude Txekian eta gehienak automozio sektoreko produkzio-lantegiak dira
Easo Ventures, Mondragón Fondo de Promoción FCR eta GSR-k burututako 400.000€-ko erronda bereganatu du Oroik
Kapitalaren hazkundeak nazioartean zabaltzea ahalbidetuko dio errealitate birtualeko konponbideetan espezializatutako konpainia honi, sektorean Europako buru izateko.
Cefaluxek Txagorritxu ospitaleko eraikin berriaren automatizazioan eta kontrolean parte hartu du
Koadro elektrikoen tailer bat izatetik automatizazio-ingeniaritza bat izatera iritsi den enpresak 2014an nazioartera jauzi egin zuen.
SPRI Taldeak bidea errazten die enpresei organismo multilateralek finantzatutako lizitazio publikoetan parte har dezaten
Programa pilotu bat eta “Basque Country Lizitazioak” Plataforma baliatuz
Ceitek industria aeronautikoaren arriskua murrizteko eta sortzen ari diren teknologiekin hegazkin arinagoak sortzeko nazioarteko proiektu baten lidergoa hartu
AssAssiNN proiektuak eskuzko mihiztatze-prozesuak optimizatuko ditu, adimen artifiziala eta elkarlaneko robotika bezalako teknologiak erabiliz .
Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza
Alexander Arriola Lizarriturriren lekua hartuko du
Merkatuak kanpoan eskaintzen dituen Aukerak. Sektoreak eta herrialdeak.
Basque Trade & Investment merkatu-aukerak, 21. buletina.