P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”

Enpresa bizkaitarra SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko 8 enpresetako bat da
-

P4Q enpresa bizkaitarra Alonsotegin sortu zen orain dela 25 urte, eta fabrikazio elektronikoa eta eguzki-energiarako eta medikuntza-sektorerako IoT gailuen sorkuntza-merkatuan lider da. Bertako langileen % 37 emakumezkoak dira. SPRI Taldeak garatutako Berdintasunaren Eragina Industria-lehiakortasunean azterketan parte hartu duten enpresen batez bestekoa baino 15 puntu altuagoa da kopurua. Harrotasunez hartzen dituzte datu hauek erakundean: “fakturazio-datuez edo nazioarteko presentziaz harro gauden moduan, Euskadiko industriaren batez bestekoa gainditzen duen enpresa parekidea izatea harro egoteko modukoa da”, onartzen du Edurne Martinezek, Giza Baliabideen Saileko arduradunak.

2020tik, SPRIk “Women in Manufacturing” aditu-taldea gidatzen du World Manufacturing Foundation erakundearen baitan. Milanen egoitza duen erakundea da, eta haien helburua manufaktura industriak hazkunde ekonomiko, sozial eta jasangarrian duen motor dinamiko eta positiboaren rola indartzea da. SPRIn ekimen hau Euskadiko industrian emakumearen betekizuna sendotzea helburu duen  B·WOMENIN Industry estrategiaren parte da. Horretarako, oraingo honetan berdintasun eta lehiakortasun arloan jardunbide egokien identifikazio-lan bat egin da Euskadiko 8 enpresarekin.

P4Qren kasuan, konpainiaren sail guztietan emakumearen presentzia handitzea enpresaren bilakabidean elementu bereizgarri bihurtu da. Gaur egun, Txina eta AEBko nazioarteko lantegiak zuzentzen dituzten bi pertsonak, zuzendari komertziala, TI arloko zuzendaria, Finantza-zuzendaria eta Pertsonen zuzendaria emakumezkoak dira.

Berdintasunaren aldeko apustua naturalki errotu da enpresan, eta berezko enpresa-kultura garatu du hiru elementuren konbinazioz: hitzarmenak agindutakoaz gaineko lan-politika, legeak agindutakoaz haragoko kontziliazio-politika eta emakumeek enpresan duten ikusgarritasuna eta parte hartzea sendotzen duen komunikazio-politika.

Autogestionatutako taldeetan lan egitea enpresaren alderdi bereizgarria da, eta langileek beste enpresetan garatu ezin izango lituzketen ardurak hartzeko aukera ematen du. Bestalde, legeak ezarritakoaz harago doazen kontziliazio-politikek inork bere garapen profesionalari uko egin behar ez izatea ahalbidetzen dute. Horiek dira P4Qren enpresa-kultura ezaugarritzen duten elementuak. Azpimarratzen dute joera dagoeneko ez dela soldata ematea bakarrik, baizik eta kontziliazio-baldintza edo konpentsazio guztiak gero eta gehiago baloratzen dituztela enpresako langileek.

Urtero asebetetze-inkesta bat egiten dute, eta horrek gehien balioesten diren eta enpresaren lehiakortasunean gehien eragiten duten kontziliazio-neurrien berri ematen die. “Soldataz gain, bestelako beharrak asebeterik dituzunean, segurtasun handiagoa duzu, eta lasai zaude lan-garapenari dagokionez. Lasaitasun horrek lehiakorragoa izatea eragiten du.  Lasaitasuna langileen lehiakortasun handiagoa eragiten duen faktorea da”, adierazten du Eduardo Irachetak, Komunikazio- eta Marketin-arduradunak. Ordutegien eta lanlekuen malgutasuna, telelana egiteko aukera, jangela egotea edota langile guztientzako osasun-asegurua (bikotekide eta seme-alabak barne, egoera zibila edozein izanik ere) dira gehien balioesten diren neurrietako batzuk. P4Qk kontziliazioa eta jaiotzarekiko duen konpromisoa nabarmendu egiten da. “Baby boom bat dugu, gure langileen adinagatik, baina baita kontziliazio-baldintzengatik ere, gure ustez. Esaterako, haurdun dauden emakumeek % 100 osatutako amatasun-baimenak dituzte zazpigarren hilabetetik aurrera”.

Halere, aurrerapenak gorabehera, onartzen dute zailtasunak dituztela lanpostu teknikoetarako emakumeak bilatzen, eta industira-sektorea emakumeentzat erakargarriago egitearen garrantzia azpimarratzen dute. Lan gehiago egin behar da hezkuntza-zentroak enpresetara gerturatzeko; horrela, gero eta neska gehiagok begiratuko diote industria-sektoreari: “P4Qn badakigu emakumeak azpiordezkatuta daudela industrian, horregatik hartzen dugu parte INDUSTRIA ERRONKA PROIEKTUAN, eta harekin hezkuntza-zentroek gure lantegira egiten dituzten bisitak sustatzen ditugu. Talderen bat bisitan datorkigun guztietan ikusgarritasuna ematen diegu gure enpresan lan egiten duten emakumeei. P4Qrentzat garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin, denei iruditu dakien aukerak dituztela eta hazi daitezkeela”, nabarmentzen du Edurne Martínezek.

P4Qren helburua berdintasun-politiketan aurrera egiten jarraitzea da, eta SPRIren azterlanean parte hartzeak aurreratu beharrekoei buruz hausnartzeko aukera eman die.  “Gisa honetako neurriek talentua erakarri eta atxikitzeko aukera handiagoa eskaintzen digute. Langilerik onenak erakartzea ahalbidetzen digu, eta gure lehiakortasunean eragina du horrek. P4Qrentzat garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin, denei iruditu dakien aukerak dituztela eta hazi daitezkeela”, nabarmentzen du Edurne Martínezek.

 

Lotutako albisteak

Eguztek,  etxerako  eguzki-babeseko  sistemen  muntaketaren  eta  instalazioaren  arrakasta
20/07/2026 Berrikuntza

Eguztek, etxerako eguzki-babeseko sistemen muntaketaren eta instalazioaren arrakasta

Gernikan kokatutako enpresak, hiru hilabete eskasetan, 50 bezero profesional inguruko zorroa lortu du.

Ingeteam  Deduce  Data  Solutions-en  oinarritzen  da  inbertsore  fotovoltaikoen  akatsak  aztertzen  dituen  proiektu  baterako
17/07/2026 Berrikuntza

Ingeteam Deduce Data Solutions-en oinarritzen da inbertsore fotovoltaikoen akatsak aztertzen dituen proiektu baterako

Adimen artifizialaren erabilera aurreratuan oinarritutako ekimen honek SPRI Taldeak sustatutako BIND SME programaren babesa jaso du.

Spyrok  datuetan  eta  AAn  oinarritutako  ERP  adimendun  baten  bidez  lehiakortasun  industriala  bultzatzen  du

Spyrok datuetan eta AAn oinarritutako ERP adimendun baten bidez lehiakortasun industriala bultzatzen du

Gipuzkoako enpresak adimen artifiziala, datuen analitika eta automatizazioa integratzen dituen enpresa-kudeaketarako plataforma bat garatzen ari da, konpainia industrialei eraginkortasuna irabazten, trazabilitatea hobetzen eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Bikainek  produktu  berri  batekin  hasi  du  bere  jarduera,  kirol-osagarrien  sektorean
15/07/2026 Ekintzailetza

Bikainek produktu berri batekin hasi du bere jarduera, kirol-osagarrien sektorean

Azukrerik gabeko kreatinazko gominolak merkaturatu ditu, eta kirol-osagarritasuna sinplifikatu nahi du, kontsumitzeko formatu praktikoagoak eta atseginagoak erabiliz.

Alberto  Morán  (SMC):  “Aire  konprimituaren  erabilera  optimizatzeak  energia-kontsumoa  murrizten  du,  kostuak  murrizten  ditu  eta  makinen  erabilera  luzatzen  du”

Alberto Morán (SMC): “Aire konprimituaren erabilera optimizatzeak energia-kontsumoa murrizten du, kostuak murrizten ditu eta makinen erabilera luzatzen du”

SMCk, Gasteizen egoitza duen multinazional japoniarrak, enpresa mota guztien efizientzian, energia aurreztean eta jasangarritasunean jarduten du 4BAR factory ekimenaren bidez.

Vesetra  enpresaren  kargak  garraiatzeko  amarratze-  eta  jasotze-sistemak,  30  herrialdetan  presente
13/07/2026 Nazioartekotzea

Vesetra enpresaren kargak garraiatzeko amarratze- eta jasotze-sistemak, 30 herrialdetan presente

Gipuzkoako enpresa honek 250 bezero baino gehiago jasotzeko ibilgailuak eramateko lokailuak eta eslingak fabrikatzen ditu, modu pertsonalizatuan.

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.