Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 ekaina, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: Euskadiko Energia Klusterra, Hizkuntzen Kudeaketa praktiken Bilatzailea, Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoa, Power BI eta Elektrohigadura
IndeusBerri bannerra_EKAINA

Euskadiko Energia Klusterreko Miriam Francesekin egindako solasaldia dugu IndeusBerriren albiste nagusi. Hizkuntzen Kudeaketa praktiken Bilatzailea ere ekarri dugu gune honetara, Sprik egindako ekarpena dela eta. Honekin batera,  Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologiko egin berriaren aurkezpena, Power BI erabiltzen ikasteko tailerra eta Industria Berriaren Spri Hiztegiko hitz berri bat: Elektrohigadura.

SPRIren jardunak “Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailean”. Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailea, 2021eko urrian Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek aurkeztutako tresna da, enpresa pribatuek eta erakunde publikoek hizkuntzak kudeatzeko erabiltzen dituzten praktikak partekatzeko eta zabaltzeko helburua duena. Spri, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak lau praktika on argitaratu ditu bilatzailean, besteak beste Euskara Sariak eta INDEUS.
Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoaren Aurkezpen Ekitaldia. Ekainaren 21ean goizeko 10:30ean egingo da aurkezpena Ekonomisten Euskal Elkargoko egoitzan, Bilbon. Elkargoko Euskara Komunitateak orain dela hilabete batzuk Kontabilitate eta Auditoretza Hiztegi Terminologikoa garatzea erabaki zuen, profesionalek lanbide-jardunean terminologia teknikoa erabiltzean aurkitzen dituzten oztopoen irtenbide gisa planteatutako ekimena.
ENERGIA KLUSTERRA Indeus Elkarrizketak solasaldian. Miriam Francés, Euskadiko Energía Klusterraren Komunikazio arduraduna dugu solaskide Indeus Elkarrizketak egitasmoan. Euskadin tradizio luzea duen sektorea da energiarena, gaur egun 400 enpresa inguru dituena. Gure hizkuntza erabiltzearekin gure nortasun industriala indartzen dugula uste du berak, euskara, euskal industriaren bereizgarritasunetako bat bihurtu.
Elektrohigadura, Industria berriaren Spri Hiztegian. Elektrizitate-eroale diren materialak txirbil-harroketaren bidez mekanizatzeko prozesua. Elektroerosio-prozesuaren bidez, ingurune dielektriko batean dauden pieza baten eta elektrodo baten (normalean grafitoa) artean arku elektriko bat sortzen da, piezako partikulak erauzteko elektrodoaren forma erreproduzitu arte. Industria Berriaren Hiztegiko gaurko hitza.
Power BI erabilitzen ikasteko tailerra Enpresa Digitalaren eskutik. Power BI datuen azterketa automatizatu, eraldatu, neurtu eta automatikoki eguneratzen dituen aplikazio sorta bat da. Informazioa denbora errealean eguneratzen da eta erakundeko gailu guztietan egon daiteke eskuragarri. Erabiltzaileak datuak modu intuitiboan aztertzen ditu erabakiak modu azkarrago batean hartzeko. Uztailaren 11tik 12ra aurrez aurre eta 13tik 14ra online.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak