EIKTak industria-enpresetan sartzeko laguntzak, telelana ezartzeko

INDUSTRIA DIGITALA COVID-19

EIKTak sartzeko premiazko laguntzak industria-enpresentzat, orain telelana eta haren aholkularitza ezarri behar badira

INPLANTALARIAK programaren osagarri gisa eta euskal ETEetan telelana bultzatzeko xedez, % 25-50 bitarteko dirulaguntzak emango ditugu (enpresaren tamainaren arabera) aholkularitzako eta ingeniaritzako gastuetarako eta hardwarea eta softwarea erosteko.

Industria Digitala programaren aurtengo edizioko aurrekontua 2,3 milioi eurotik gorakoa da.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

T.: 902702142 o
email info@spri.eus

INDUSTRIA DIGITALAk ESKAINTZEN DIZU

INPLANTALARIAK PROGRAMAN JASOTAKO AHOLKULARITZA OSATZEKO LAGUNTZA

TELELANA EZARTZEKO EGINIKO GASTUEN % 25-50 BITARTEKO DIRULAGUNTZA

BERE BAITAN HARTZEN DITU AHOLKUARITZAKO ETA INGENIARITZAKO GASTUAK ETA HARDWAREA ETA SOFTWAREA EROSTEKO GASTUAK

2020ko URTARRILAREN 1ETIK AURRERA HASITAKO TELELANEKO PROEKTUENTZAT

INDUSTRIA DIGITALAk LAGUNTZA EMANGO DIZU

  • Zure enpresako jardueraren zati bat gutxienez martxan mantentzeko, telelanaren bitartez.
  • Lanaren banaketa edo proiektu / eskaeren egoera urrunetik kudeatzeko.
  • Bezero eta hornitzaileekin egin beharreko bilerengatiko joan-etorrien kostuak murrizteko.
  • Kontziliazioa hobetzeko, langileek ez dutelako denborarik galduko lantokirako joan-etorrietan.
  • Informazio garrantzitsua urrunetik eskuratzeko eta enpresako ekipoetara urrunetik sartzeko.
  • Konexioak ziurtatzeko eta, horrela, enpresak jasan ditzakeen ziberrerasoak saihesteko.
  • Agendak, hitzorduak eta epeak modu sinkronizatuan kudeatzeko langileekin, bezeroekin eta bazkideekin.
  • Bezero, langile, hornitzaile, bazkide eta abarrekin komunikatzeko eta informazioa partekatzeko modu ez presentzial batean.

*

Ezagutu xehetasunez programa hau

 

ZURE ENPRESAK LAGUNTZA HAU JASO DEZAKE

Sektore oso desberdinak izan daitezke programa honen onuradun:

sentsorika, Big Data, adimen artifiziala, machine learning eta blockchain, errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, ikusmen artifiziala, Smart factory (prozesu industrialen simulazioa gaitasun fisikoak eta birtualak konbinatuz), robotika kolaboratiboa eta malgua, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa (jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea aurreikusten duten aholkularitzako proiektuak, erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta euren konpromisoa lortzeko), merkataritza elektronikoa, enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM eta DMF motako aplikazioak ezartzea).

% 5 GEHIAGOKO LAGUNTZA JASOKO DUZU, ZURE ENPRESAK BALDINTZA HAUEK BETETZEN BADITU:

• Hizkuntzaren Kudeaketako Kalitatearen BIKAIN Ziurtagiria edukitzea • Berdintasun plan bat (150 langile baino gutxiagoko enpresetan) izatea • Proiektuak euskarazko softwarearen erabilera sustatzea.

Programa honek 2,3 milioi eurotik gorako aurrekontua du aurten, eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatzen du, zeinak laguntzek estaliko duten zenbatekoen %50 jarriko baitu. Ekimen honen helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzea industri arloko enpresetan eta produktu-prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresetan, xedetzat hartuz enpresaren lehiakortasuna hobetzea.

ESKURATU ORAIN ZURE ENPRESAN
TELELANA EZARTZEKO LAGUNTZAK

Bete zure eskaera INDUSTRIA DIGITALA programako dirulaguntzak eskuratzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua