ZURE ETE-ak BERRIKUNTZAN
DUEN ATEA

HAZINNOVA

Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzat.

HAZINNOVA doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da lana antolatzeko modu berriak edo zeure enpresako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko.

Berrikuntza txikiei esker hazten dira gure produkzio-prozesuak eta gehiago nahiz azkarrago saltzen dugu.

Berritu merkaturatze-prozesuan eta kudeaketan. Has zaitez orain eta hazi.

Kontaiguzu zure proiektua eta agente espezializatu bat esleituko dizugu aurrera egiten laguntzeko.

Hasiko gara?

HAZINNOVA-k ESKAINTZEN DIZU

DOAKO AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA 50 ORDU

HAZINNOVA AGENTEA PROZESU OSORAKO LAGUNTZA

GUTXIENEKO KARGA ADMINISTRATIBOA

EMAITZEN LORPENA 3 HILABETE

HAZINNOVA LAGUNGARRIA IZAN DAITEKE
HONEXETARAKO

  • Zeure enpresako ERRENTAGARRITASUNA hobeto kontrolatzeko
  • Zeure prozesuen ERAGINKORTASUNA hobetzeko
  • Banaketa GASTUAK edo EPEAK murrizteko
  • Zeure erakundeko pertsonak MOTIBATZEKO
  • MERKATUKUOTA handitzeko
  • Bezeroen SEGMENTU BERRIETARRA iristeko
  • MARKA eta DISEINU industrialak babesteko

*HAZINNOVA ez da honako hauxe egiteko zerbitzua: Plana edo azterketa bakarrik egitea, ziurtagiria lortzea edo berritzea edo irtenbide teknologikoa ezartzea.

Zure ETE-ak berrikuntzan
duen atea

HAZINNOVAk HAINBAT MIKRO-PROIEKTUTAN AHOLKATUKO ZAITU, HONA HEMEN BATZUK:

EKONOMIKO-FINANTZARIOA

Enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea, errentagarritasuna kontrolatzeko.

EKOIZPENA

Ekoizpen-prozesuak hobetzea, enpresaren emankortasuna, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzeko

LOGISTIKA

Hornikuntzako edo banaketako katea hobetzea, gastuak eta entrega-epeak murrizteko edo bezeroentzako zerbitzua hobetzeko.

BEZEROAK

Jakintza hobetzea eta bezeroak erakartzea, artatzea edo fidelizatzea, merkatu-kuota handitzeko.

PERTSONAK

Pertsonen kudeaketa hobetzea, haien konpromisoa eta motibazioa handitzeko.

MERKATU BERRIAK

Enpresaren marketina egokitzea, merkatu berrietara iristeko.

MARKAK ETA DISEINUAK

EBko marka komertzialak eta diseinu industrialak erregistratzea, egindako inbertsioei errentagarritasuna ateratzeko.

  • Aurrekotasunak bilatzea eta bideragarritasuna aztertzea
  • Erregistrorako eskabidea aurkeztea Europar Batasuneko Jabetza Intelektualeko Bulegoan (EUIPO)
  • Gerorapenak eskatzea eta errekurtsoak edo alegazioak aurkeztea

BARRUKO PROZESUAK

Barruko prozesuak hobetzea, enpresaren eraginkortasuna eta koordinazioa handitzeko.

ZURE ENPRESAK EKIMEN HONETAN PARTE HAR DEZAKE

Bereziki zuzendua Euskadin kokatuta dauden, 6-99 langile dituzten eta industria eta zerbitzuen sektore hauetan lan egiten duten ETEei: Manufakturako industria, Erauzketako industriak, Energia hornikuntza, Ur eta hondakinen kudeaketa, IKT jarduerak, Handizkako merkataritza, Garraioa, Biltegiratzea, Finantza jarduerak, Aseguruak, Industriarekin lotutako zerbitzuak.

* Las empresas participantes en la iniciativa no deben haber sido beneficiarias de los programas Innobideak y Hazitek durante los años 2016, 2017 ó 2018, excepto en el caso de las que hayan sido beneficiarias exclusivamente de Innobideak-Kudeabide Contraste y/o Innobideak-Kudeabide fase 2A

ZENBAT PROIEKTU AURKEZTU DITZAKE ENPRESA BAKOITZAK?

ETEek gehienez mota desberdinetako 2 mikro-proiektu egin ahal izango dituzte, eta nahi adina mikro-proiektu markak eta diseinuak erregistratzeko.

Aholkularitza bat eta Hazinnova agente bat enpresaren zerbitzura egongo dira prozesu osoan, premiak zehazteko eta berrikuntza-proiektua modu erraz, arin eta indibidualizatu batean ezartzeko, enpresarentzat inolako karga administratiborik gabe.

pasos-hazinnova

AGENTEA

Hazinnova agentea identifikatu eta eskabide-orria bete: spri.eus

PREMIA

Beharra zehaztu zeure agentearekin. Zenbat eta zehatzagoa izan konpondu beharreko erronka, orduan eta zehatzagoa eta eragionkorragoa izango da irtenbidea.

IRTENBIDEA

Konponbidea eta mikropoiektua azaldu. Berrikuntzarako mikroproiektua zehaztu zure HAZINNOVA agentearekin eta esleitutako aholkularitza enpresarekin.

EZARPENA

Esleitutako 50 aholkularitza-orduei atera onura. Zure HAZINNOVA Agentea fase honetan ere lagunduko zaitu.

HAZIKO GARA?

Hazinnova programako zerbitzuak eskuratzeko,
laukitxo hauetan eskatzen den informazioa bete beharko duzu.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.