Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Indeus Elkarrizketak, Enpresarean Azoka, GA4, CAF-ELHUYAR Sariak eta Eten Teknologikoa dira gaur albiste.
IndeusBerri bannerra_azaroa

Hazila hastearekin batera, bere lehen agerraldirako honako albiste hauek bildu ditu IndeusBerrik: Indeus Elkarrizketak proiektua datorren astean itzuliko da elkarrizketa berriekin; azaroaren 3an egin den Enpresarean Azokaren laburpena Caf-Elhuyar sariak abiarazi dituzte; GA4ra migratzeko tailerra berriro antolatu du Enpresa Digitalak; eta Industria Berriaren hiztegiatik hartutako berba berri bat: ETEN TEKNOLOGIKO

GA4ra migratzeko tailer praktikoa, azaroaren 11n Enpresa Digitalaren eskutik. Aurreko hilabeteetan egindako tailerrak izandako arrakasta ikusita, azaroan beste ekitaldi bat egitea erabaki du Garaia Enpresa Digitalak. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango dira lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean hasteko alferrikako pausorik eman gabe.
Pertsonen ongizatea erdigunean hartuta. Enpresarean Azokaren seigarren edizioan hizpide izan den gaietako bat da pertsonen ongizatearena. Euskal enpresek pertsonen ongizatea bermatzeko dituzten estrategien, adibideen eta ikasitakoen inguruko hausnarketak partekatu dituzte hainbat profesionalek. Solaskide guztiak bat datoz puntu batean, behintzat: hain zuzen ere, pertsonen ongizatea bermatuta enpresetan emaitza hobeak lortzen direla esatean.Horrela jaso du EnpresaBideak.
INDEUS ELKARRIZKETAK datorren astean itzuliko da. Industriaren euskal plataformak berriro ekingo dio Indeus Elkarrizketak proiektuari, datorren astetik aurrera elkarrizketa berriak argitaratuz. Aurreko emanaldian 13 elkarrizketa grabatu eta argitaratu ziren, Plataformako kide diren enpresetako ordezkariekin. Oraingo honetan Indeuseko kide diren enpresak ezezik, zerbitzuak eta produktuak euskaraz egiten dituzten enpresek ere izango dute aukera euren jarduna ezagutzera emateko.
ETEN TEKNOLOGIKO Industria Berriaren Spri Hiztegian. Bi herrialde, gizarte-talde, erakunde, enpresa eta abarretan erabilitako eta/edo garatutako teknologien arteko aldea, non bata bestea baino aurreratuagoa den. Eten digitalean eragina duten alderdietako bat da. Arrakala teknologikoa ere deitzen zaio Eten Teknologikoari.
Abian da CAF-Elhuyar sariketa, ikusmira urrunean jarrita. Martxan da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak. Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin. 2023ko otsailaren 6an amaituko da lanak aurkezteko epea.

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak