ES | EU


2014ko Iraila 22


Eusko Jaurlaritzak funts berri bat sortu du enpresa sortu berriei (goitik jota bost urte dituztenei) laguntzeko. Funtsa bost milioi eurokoa izango da eta elkarrekin konbinatuko dira kapitaleko partaidetza edota mailegu parte-hartzaileak. Onuradun izateko ezinbestekoa izango da industria sektorean aritzea eta Ekintzaile programan parte hartutakoa izatea.

 

Funts berria Basque Fondo deitzen da eta bi multzotan banatzen da.

 

Lehenak finantzaketa emango du enpresa bat sortzeko erabakia hartu ondoko une delikatuetarako.

 

Onuradunak:

imagen flecha spriGutxienez 25.000 €-ko kapitala duten eta goitik jota hiru urte dituzten ETEak.
imagen flecha spriFuntsak enpresako sustatzaileek jarritako kapital sozialaren bikoitza jarri ahal izango du, gehienez 100.000 €-raino.
imagen flecha spriMailegu parte-hartzaileak 7 urterako izango dira, 2 urteko gabeziarekin eta Euribor +%1,25eko interes tasarekin.

 

Bigarren multzoan bi motatako laguntzak emango dira:

 

Lehen motatakoen onuradun izango dira:

imagen flecha spriGoitik jota bost urte dituzten enpresak, hazkunde potentzial handia, gutxienez 250.000 €-ko kapital soziala eta 400.000 €-ko fakturazioa dutenak.
imagen flecha spriFuntsak gehienez 400.000 €-rainoko ekarpena egingo du. Mota honetako enpresek gutxienez 10 lanpostu sortu beharko dituzte 3 urtean.

 

Bigarren motako laguntzen onuradun izango dira:

imagen flecha spriGoitik jota bost urte dituzten enpresak, hazkunde potentzial handia dutenak eta gutxienez 100.000 €-ko kapital soziala, 250.000 €-ko fakturazioa, eta 3 urtean gutxienez 5 lanpostu sortzeko konpromisoa hartzen dutenak.
imagen flecha spriFuntsak gehienez 300.000 €-ko ekarpena egingo du.
imagen flecha spriPrograma honetaz baliatu ahal izango dira baita ere IKTekin lotutako proiektuak dituzten enpresak eta gutxienez 100.000 €-ko kapital soziala eta 500.000 €-ko fakturazioa dutenak. Funtsak gehienez 150.000 €-ko ekarpena egingo du.
Lehen multzoko laguntzetan bezala, bigarren multzoko mailegu parte-hartzaileak ere 7 urterako izango dira, 2 urteko gabeziarekin eta Euribor +%1,25eko interes tasarekin.