Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 uztaila, 2021 Berrikuntza Nazioartekotzea Fast Track Innobideak programa

Uriarte Safyboxek kaxak eta armairu ez-metalikoak fabrikatzen ditu eremu oldarkorretan ekipoak babesteko

Bizkaiko enpresa nazioarteko erreferentea da beira-zuntzezko poliesterrezko inguratzaile indartuen ekoizpenean, eta ingurune oldarkorretan eta eguraldi txarraren aurrean babesten ditu elektrizitate-, ur-, gas-, telekomunikazio- edo trenbide-ekipoak
Uriarte Safybox

Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa (200 langile baino gehiago ditu), beira-zuntzezko poliesterrezko inguratzaile indartuen fabrikazioan aditua da 1972tik. Ia 50 urteko jardueraren ondoren, nazioarteko erreferente bihurtu da eremu zorrotz eta oldarkorrenetan eta edozein elektrizitate-, ur-, gas-, telekomunikazio-, instalazio fotovoltaiko, trenbide-instalazio eta lurpeko azpiegitura-ekipamenduren klimatologia-gorabeheren aurrean babesten duten kutxa eta armairu ez-metalikoen ekoizpenean.

Baina, kutxa eta armairu ez-metalikoen fabrikazioan lan egiteaz gain, “produktu bakoitzaren barrualdea ere muntatzen ditugu, bezero bakoitzaren zehaztapenen arabera. Bolumen handietan saltzen dugu, baina bost edo hamar unitate kustomizatu ere sal ditzakegu, eta bezero bakoitzaren marka laserrarekin grabatu”, nabarmendu du Diana Sergaliyeva Uriarte Safyboxeko zuzendari komertzialak.

Euskal enpresak 300 baino gehiago produktu-erreferentzia ditu, eta hiru negozio-ildotan zentratzen du bere jarduera: inguratzaile hutsa, kustomizazioa eta soluzio osoak. “Gure produktu garrantzitsuena BRES monoblock armairu sorta eta CA kutxa sorta dira”, aurreratu du Diana Sergaliyevak.

Aipattako lehenengoak elektrizitaterako armairu monoblockak ditu, beira-zuntzez sendotutako poliesterrez eginak, ate abisagratuarekin, giltzaz itxita, estankotasun handienarekin eta inpaktuarekiko erresistentziarekin. Gainera, osagarri ugari ditu bezero bakoitzaren beharretara egokitzeko: moduluetarako txasisa, zokaloak, behatxuloak, itxiturak, pasakagarriak, finkatzeko orejetak, aireztatzeko gailuak, etab.

70 herrialde baino gehiagotan du presentzia

Uriarte Safyboxek Espainian, Portugalen eta Polonian ditu instalazioak, eta 5 kontinenteetako 70 herrialdetan baino gehiagotan jarduten du elektrizitatearen, uraren, gasaren, telekomunikazioen eta trenbideen sektoreetarako. Sektore horiek etengabeko berrikuntza behar dute, produktuetan hobekuntzak eskaintzeko. “I+G talde bat dugu, etengabe gure produktuak ekoizteko material egokienak ikertzen eta gure bezeroei produkturik eta zerbitzurik onena eskaini ahal izateko”, esan du zuzendari komertzialak. Gainera, Diana Sergaliyevak adierazi duenez, produktu guztiak Europan egiten dituzte, “Kalitate handiko lehengaiekin”.

Lezamako enpresak SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, hala nola Industria Digitalean, Sakondun edo Zibersegurtasun industrialean, eta bere esperientzia “oso positibotzat” jo du, Uriarte Safyboxeko zuzendari komertzialak nabarmendu duenez.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak