Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 maiatza, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna

SPRI Taldeak eta Basquetour-ek bost tailer eta jardunaldi antolatu dituzte negozio turistikoa hobetzeko

Helburua da sektoreko enpresek estrategiak eta tresnak inplementatzen ikastea eta marketina optimizatzea

SPRI Taldeak (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) eta Basquetour-ek (Turismoaren Euskal Agentzia) bost tailer eta jardunaldi antolatu dituzte datozen asteetarako, turismoaren sektoreko enpresen negozioa hobetzeko. Parte-hartzaileek ikasiko dute nola inplementatu estrategia eta tresnak, nola optimizatu marketin arloko ahaleginak, eta nola hobetu euren negozioen errentagarritasuna.

Lehen jarduera maiatzaren 24an izango da Argomanizeko Paradorean, non marketin arloko Adimen Artifizialari buruzko barnetegi teknologiko bat egingo baita turismoaren sektoreari zuzenduta. Maiatzaren 30erako bisitatzen gaituzten turisten ezagutzari buruzko tailer bat prestatu da, telematikoki eskainiko dena.

Ekainaren 1ean, eta berriro onlineko formatuan, azpisektore turistikorako jardunbide egokiei eta estrategia digitalei buruzko jardunaldia antolatu da. Ekainaren 7an beste tailer bat egingo da preskriptore eta influencer-ei buruz jakin behar den guztia azaltzeko eta ekainaren 12an azken tailerra eskainiko da, non hizpide hartuko baita nola sortu edukiak eredu berrien bidez (adibidez chatGPT). Aurrekoak bezalaxe, hauek ere telematikoki egingo dira.

Lotutako albisteak

22 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
SUDS Drenaje Sostenible, hiri-eremuan euri-uren kudeaketa jasangarriago baten aldeko apustua egiten duen enpresa donostiarra
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenak EPRIren European Workshop Weeken hartuko du parte aste honetan
Irakurri gehiago
11 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Arquinea, eraikinak birgaitzeko bazkidea da, etxebizitza eraginkorragoak eta jasangarriagoak lortzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Elirecon, hiru hamarkada hondakin sanitarioen tratamenduan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak