Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 otsaila, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

SPRI Adimen Artifizialaren Europako perspektibei buruzko Europako Batzordearen konferentzian

SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek konferentziako saioetako bat moderatu du, non hizpide hartu baita nola sortu AA aplikazioentzako merkatu bat Europan, nola garatu laguntza-mekanismoak eta nola definitu balizko lankidetza-ereduak balio-kate estrategikoetan

Cristina Oyón, SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduraduna, Adimen Artifizialaren Europako perspektibei buruzko konferentzian parte hartzen ari da. Europako Batzordeak antolatu du ekitaldi hori Bruselan, “bidea zabalduz ETEei Adimen Artifiziala (AA) txertatu dezaten balio-kate estrategikoetan” izenburupean.

Hilaren 18an eta 19an ospatzen ari diren jardunaldi hauen oinarria da “funtsezkoa dela indarra ematea Europako merkatua Adimen Artifizialeko teknologiez hornitzen duten ETEei, Adimen Artifizialaren Europako ekosistema eraikitzeko (munduko beste herrialde batzuen maila bereko aplikazioak garatuko dituena) eta, halaber, aurrera egiteko EBk burujabetza teknologikoa lortzeko ezarritako helburuan”.

SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek konferentziako saioetako bat moderatu du, non hizpide hartu baita nola sortu AA aplikazioentzako merkatu bat Europan, nola garatu laguntza-mekanismoak eta nola definitu balizko lankidetza-ereduak balio-kate estrategikoetan. Saioko parte-hartzaileek aztertu dute zein oztopo dituzten Europako ETEek AA teknologien arloan hazteko, hala nola, teknologiak eskalatzeko funtsak eskuratzeko zailtasunak, arlo horretako talentu eskasia eta araudi-marko konplexu bat.  Aipatu den kontu bat da ezinbestekoa dela kalitatezko datu kopuru handia izatea ETEek Adimen Artifizialak sor ditzakeen lehiakortasun-abantailak aprobetxatu ditzaten.

Europako Batzordeak datuen estrategia globala aurkeztuko du hilaren 19an eta, horren barruan, adimen artifizialari buruzko liburu zuri bat ere bai.  Zentzu horretan, SPRI lanean ari da datuak errazago partekatzeko enpresa-ingurunean eta horrela datuen gaineko burujabetza lortzeko. Horretarako, gidaliburu bat argitaratu du eta elkarlanean ari da International Data Space Association elkartearekin, datuz eta informazio industrialez betetako espazio komun bat sortzeko Euskadirentzat estrategikoa den balio-kate batean, alegia, energia sektorean.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak