Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi UP Euskadi

Heuristik pazienteen identifikazioa arintzen du larrialdi medikoetako egoeratan

Heuristik Health osasun-erakundeen identifikazio eta logistika-prozesuak errazteko 360º soluzioa da.
Heuristik

Egoitza Bilbon duela, Heuristik 2018an sortu zen, eta dagoeneko dozena bat langile ditu plantillan, Bartzelonan, Madrilen eta Valladoliden, besteak beste. Euskal startupa bi produkturekin aurkezten du bere burua: ‘Heuristik Health’, osasun entitateetan identifikazio eta logistika prozesuak erraztera zuzendua, eta ‘TOBBY0’, zure maskota galdua aurkitzen laguntzeko app bat.

Biometria eta Adimen Artifizialaren arloko araudi berriak dira ere, Heuristiken plan berrien oinarria. Startup oraintxe, hatz-marka ezagutzeko eta IA konbinatzen dituen software batean zentratuta dago. Pazienteen datuak kudeatzera bideratutako soluzioa da, eta osasun-zentroen administrazio eta lan-kudeaketari laguntzea ere ahalbidetzen du. Tresna horri esker, bere identifikazioa asko azkartzen d larrialdi medikoetan, ebakuntza ondokoetan eta osasun-zentroetan, pertsona erabiltzaileak konorterik gabe daudenean, agiririk gabe edo Alzheimerra ala gorreria bezalako gaixostasunak pairatzen dituzten egoeretan lagunduz, adibidez.

Heuristik logoGaur egun, ospitaleetako informazioa kudeatzeko beste tresna batzuk lantzen ari da enpresa, eta bere proiektuek hainbat azeleragailu programa estatubatuarren bidez bultzatzeko aukera dute. Hain zuzen ere, merkatu horretara zuzendu nahi dute bere negozioa, programa pilotuak abian jartzearekin batera, bai estatuko zein Europako ospitaleetan.

Inbertsio pribatura irekita, Heuristiken proiektuek finantzaketa publikoa dute Ikerketa eta Garapen Teknologikorako laguntza-programen bidez; orain, Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzako (I+I) esparru-programa den «Horizon Europe» barruan proiektuak egiteko asmoa dute.

 

Lotutako albisteak

BIND SME Connection 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez
Irakurri gehiago
ERALDALAN Impact Hub Donostia 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa
Irakurri gehiago
LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak