Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Marzo, 2022 Berrikuntza

SPRIk aldarrikatu du emakumeak beharrezkoak direla “ekonomiaren lehiakortasuna bermatzeko”

SPRIko zuzendaritza-kargu Cristina Oyón “Women in Manufacturing” taldeko 25 aditu europarretako bat da, eta talde horrek iritsitako ondorioak azaldu ditu Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako jardunaldi batean

“Genero berdintasuna ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta premia bat lehiakortasuna bermatzeko eredu industrial digital eta jasangarri berri batean”

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun Arloko zuzendari Cristina Oyónek gaur aldarrikatu du “emakumeak kontuan hartzea ezinbestekoa” dela “ekonomiaren lehiakortasuna bermatzeko”. Horixe da World Manufacturing Forum erakundeak duela ia bi urte sortutako eta hainbat herrialdetako 25etik gora adituz osatutako “Women in Manufacturing” taldeak iritsitako ondorio nagusietako bat. Cristina Oyón da talde horretako buru.

SPRIren ordezkariak  “Emakumea ekonomia digitalean” jardunaldian parte hartu du. Ekonomia Digitalari buruzko Ikerketa Zentroak (Madrileko Unibertsitate Autonomoa) antolatutako ekitaldi horretan, ekonomiaren munduko hainbat emakumek aukera paregabea izan dute elkarrekin partekatzeko digitalizazioaren arloko genero etenari buruz duten iritzia.

Jardunaldian izan dira baita ere Carmen García (IBMko bazkidea eta zuzendari exekutiboa eta aholkulari independentea Vicky Foods enpresan), María Romero (AFIko bazkidea eta zuzendari ekonomikoa) eta Verónica López (AFIko aholkulari ekonomikoa).

Hala, Cristina Oyónek azpimarratu bezala, Women in Manufacturing taldean sortutako eztabaiden bidez argi ikusi da “enpresetan emakume gehiago izatea lagungarria dela emaitzak hobetzeko, produktibitate-maila handitzeko, erabaki hobeak hartzeko, berrikuntzarako, sormenerako eta eraginkortasunerako”. Funtsean, Genero Berdintasunaren Europako Erakundearen arabera, enpresetan genero berdintasuna hobetzeak berekin ekarriko luke Europako per capita BPGda % 6,1etik % 9,6ra bitartean handitzea 2050erako.

Bere azalpenean hizpide hartu ditu baita ere emakumeen datu garrantzitsuenak digitalizazio arloan eta I+G-ko jardueretan, zeintzuek argi eta garbi erakusten baitute emakumeen proportzioa txikitzen doala ikasketetan eta ibilbide profesionaletan aurrera egin ahala.

Nahiz eta unibertsitateko ikasle gehienak emakumeak diren (% 55,6), gizonezkoak baino askoz gutxiago matrikulatzen dira ingeniaritza, industria eta eraikuntza arloetako graduetan (matrikulazioen % 29), eta informatikan (matrikulazioen % 13,4). Horrek desabantailazko egoera bat sortzen du lan-merkatuan sartzeko orduan, eta ekonomia digital berri honetan teknologia arloko espezialista profilak dira, hain justu, gehien behar direnak.

Horren erakusgarri, teknologia digitalen sektoreko espezialista postu guztietatik % 19,7 bakarrik betetzen dituzte emakumeek.

“Genero berdintasuna ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta premia bat lehiakortasuna bermatzeko eredu industrial digital eta jasangarri berri batean” baieztatu du Cristina Oyónek. Horrez gain, esan du aditu-taldeak hiru ildo nagusi identifikatu dituela ildo horretan aurrera egiteko:

  1. Datuak eta argitalpenak. Industria-jarduerari buruzko datuak generoaren arabera sailkatuta eskura daitezen normalizatzea, emakumeak Industrian duen eboluzioaren jarraipena egin ahal izateko.
  2. Industria erakargarri egitea emakumeentzat. Erakutsi Industria teknologian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako jarduera ekonomiko bat dela, balioa sortzen duena ekonomia, gizarte eta ingurumen arloetan.
  3. Emakumezko erreferenteak izatea. Ikusgarritasuna eman emakumeek industrian duten parte-hartzeari, bokazio industriala inspiratu eta piztuko duten emakumezko erreferenteak izateko emakume gazteen artean.

Ideia horiek, hainbat jarduera konkretutan zehaztuko direnak,  aditu-taldearen barruan jorratuko dira. Datozen hilabeteetan, talde horrek  bere ahalegin guztiak bideratuko ditu helburu honetara: gobernu, nazioarteko organismo, industria eta industria elkarte, unibertsitate eta ikastetxeek konpromisoa har dezatela identifikatutako jarduerak garatzeko.

Lotutako albisteak

15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Lan-Flaten doitasun handiko granitozko neurketa-ekipamenduak garatzen dira
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Berrikuntza
Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Berrikuntza
SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak