Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 ekaina, 2018 Nazioartekotzea Alemania Erresuma Batua Errusia Europa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-bulego berria irekiko du Milanen, euskal enpresen merkataritza-jarduera areagotzeko

2020rako Enpresa Nazioartekotze Planak Italia nabarmentzen du euskal industriarako lehentasunezko herrialdeen artean

2020rako Enpresa Nazioartekotze Planak Italia nabarmentzen du euskal industriarako lehentasunezko herrialdeen artean

Arantxa Tapia sailburuak topaketak izango ditu Lonbardiako Ekonomiaren Garapenaren ministroarekin eta Piamonte eskualdeko presidentearekin

Enpresei lotutako eduki ekonomikoaz gainera, bidaia, halaber, goi-sukaldaritzaren eremuan Euskadiko nekazaritzako elikagaiak ezagutzera emateko plataforma izango da.

Ordezkaritza Danobatek Italiako Piamonte eskualdean inauguratuko duen instalazio berriaren inaugurazioan izango da

 

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua buru duela, aste honetan Italiara bidaiatuko da, Euskadiko merkataritza-bulego berria irekiko delako Milanen.

 

Hiru eguneko bidaia izango da, eta agenda bizia izango du bidaiak; bertan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak topaketa bat ezarriko du dagoeneko Italiako merkatuan dagoen euskal enpresen talde batekin, erakunde-bilerak izango ditu Piamonteko eta Lonbardiako gobernuekin, Euskadiko kalitateko produktuak sustatuko ditu goi-sukaldaritzan eta Danobaten instalazio berriaren inaugurazioan izango da.

 

Tapia sailburuaz gainera, Gobernuko ordezkaritza honako hauek ere eratuko dute: Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendaria eta Ainara Isasa Milango bulego berriaren zuzendaria.

 

Nazioartekotzea funtsezko elementua da, Euskadiko enpresen lehiakortasunerako, eta Italia 2020rako Enpresa Nazioartekotze Planean lehentasunezko herrialdeen artean identifikatzen da. Bulegoa irekitzean, enpresek errazago bilatu ahalko dituzte negozio-bide berriak,  makina-erremintaren edo automobilgintzaren sektoreetan puntako teknologia duen herrialde horretan. Gainera, aeronautikaren, eskulangintza aurreratuaren edo robotikaren sinergiarako aukerak irekitzen dira, Italiak eta Euskadik sektore horietan antzekotasunak baitituzte.

 

Bulego berria bere eginkizunetara ongi egokitzen den enpresa-ingurunean dago. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren kanpo-sarean sartuko da, Spri taldearen barruan; sarea, gaur egun, 17 merkataritza-ordezkaritzak eratzen dute.

 

Bulego hori une garrantzitsu batean irekiko da, aurreko hauteskundeen ikuspuntu instituzional eta politikoa eta Italiako erakundeen egungo eraketa aintzat hartuta.

 

Topaketak Piamonteko presidentearekin eta Lonbardiako ministroarekin

 

Tapia sailburuak bi topaketa izango ditu Italiako bi erakundeen ordezkariekin. Alessandro Mattinzoli Lonbardiako Ekonomiaren Garapeneko ministroa Milango bulegoaren inaugurazioan izango da, eta sailburuarekin batuko da; sailburuak Euskadiko ekonomiaren alderdi esanguratsuenak aurkeztuko dizkio. Sergio Chiamparino Piamonteko presidentea, bestalde, eskualdean bertan dagoen Danobaten instalazio berriaren inaugurazioan izango da; bertan, sailburua ere izango da.

 

Gainera, euskal enpresekin lan-jardunaldia egingo da, eta topaketa gastronomikoa ere bai; bertan, helburu nagusia izango da euskal nekazaritzako elikagaiak sustatzea goi-sukaldaritzaren sektorean. Andoni Luis Adurizek sukaldaritzako esperientzia hori bultzatuko du; esperientzia kalitateko eta Euskadiko jatorriko ziurtagiriak dituzten elikagai eta edariekin prestatuko da, eta Matías Pedromo chefaren Milango Contraste jatetxean izango da.

 

Euskal ordezkaritzak, bertan, beste bi hitzordu ere izango ditu. Alde batetik, MIND – Human Technopole-ra egingo duen bisita, Expoaren instalazioetan, zientziari, ezagutzari eta berrikuntzari eskainiak. Beste batetik, Milango Politeknikora bisita; bertan, 4.0 industriarekin eta digitalizazioarekin lotutako gaiak partekatuko dira.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak