Nortzuk Gara


SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia da, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa.

Gure helburua da euskal enpresak babestu eta bultzatzea Eusko Jaurlaritzaren politikak zabaltzeko zerbitzu eta programen bitartez, bide horretatik, zerbitzu emateko gure herriko enpresa-sareari.

Euskal enpresek SPRI Taldean dauzkate behar dituzten tresnak nazioartekotzeko, ekiteko, finantzatzeko, lurzoru industriala aurkitzeko, teknologia berriak aplikatzeko, berritzeko edota Industria berrian, hots, Basque Industry 4.0 testuinguruan sartzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak agentzia honi eman dio atzerriko inbertsioak erakartzeko eta ahalbidetzeko ardura, Invest in the Basque Country zerbitzuaren bitartez.

SPRI Taldeak erreferentzia garrantzitsua izan nahi du euskal enpresentzat bere Komunikazio kanalen bitartez (spri.eus, buletinak eta sare sozialak).

 

Ikuspegia

“Europan erreferentzia izatea enpresa sarearen eraldaketa lehiakorrerako erakunde publikoen artean”.

 Misioa

“Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate maila hobetuz, giza garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan”.

 

Oinarrizko jarduera-ildoak

SPRIren 2018ko Kudeaketa Planak esparru orokortzat hartzen du Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programa 2017-2020. Esparru Programa hori plan estrategiko hauetan taxutzen da:

Euskadiren suspertze ekonomikoa bultzatzen dugu laguntzak eta
zerbitzuak eskainiz 8 arlo estrategikotan

Industria 4.0


Zibersegurtasun


Ekintzailetza


Informazio Gizartea

Teknologia


Berrikuntza


Nazioartekotzea


Atracción de Inversiones

Deitu iezaguzu

Euskal Industriarentzako Arreta Zerbitzua
Jakin nahi baduzu zein laguntza dauden zure proiektuarentzat

Laguntza behar baduzu tramiteak
egiteko edo inprimakiak betetzeko…