Lankidetza handiagoa bio-osasunaren arloan

3 urria, 2019
Ekitaldia Nafarroako Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan izango da

Nafarroako, Akitania Berriko eta Euskadiko bio-osasunaren sektoreko eragile nagusiak Iruñean elkartuko dira urriaren 16an eta 17an

Negozio-aukera berriak identifikatu eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko asmoz, Nafarroako, Akitania Berriko eta Euskadiko sektore biosanitarioko eragile nagusiak Iruñean elkartuko dira urriaren 16an eta 17an, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako Bio-Osasuneko Industria Topaketen bosgarren edizioan.

 

Nafarroako Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan antolatuko den ekitaldiak formato laburreko hogeita hamar bat hitzaldi bilduko ditu, arrakasta-kasuen eta proiektuen aurkezpenekin batera.

 

Topaketa Euskadiko Basque Health Cluster delakoak, Akitania Berriko bio-osasunaren arloko GIPSO eta TIC Santé klusterrek eta Sodena Nafarroako Garapen Sozietateak antolatu dute. Programa eta inskripzio-orriak, webgune honetan eskuragarri: http://rnaen-health.org/.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow