Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 urria, 2019 Berrikuntza Ekintzailetza Nazioartekotzea Alemania Erresuma Batua Errusia Europa Fast Track Innobideak programa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Start up Txekiar Errepublika eta Eslovakia UP Euskadi

SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du lantegi pilotuak ETE eta startupen berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko

Workshopa azaroaren 5ean egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Workshopa azaroaren 5ean egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

SPRI enpresen garapenerako euskal agentziak eta EPPN (European Network for Pilot Production Facilities and Innovation Hubs) delakoak garraio, industria eta osasun sektoreetan lantegi pilotuak berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko jardunaldi berri bat antolatu dute. Workshopa azaroaren 5ean izango da Gipuzkoko Zientzia eta Teknologia Parkean. Nagusiki ETEei eta startupei zuzenduta dagoen ekimen honen bitartez, lantegi pilotuak garatu nahi dira, laborategiak zein maila txikiko ekoipen-guneak barne hartuz, enpresa produktiboek berrikuntza eta kudeaketa arloetan duten potentzialtasunaren garrantzizko arrakasta faktoretzat.

 

Lantegi pilotuek eta berrikuntza irekiko saiakuntza-bankuek ETE eta startupen nahitaezko eskalatze-premiei azkar-azkar erantzuteko duten gaitasuna izan da SPRI Taldeak eta EPPNek (Ekoizpen-Lantegi Pilotuen eta Berrikuntza Zentroen Europar Sarea) garatutako esperientziaren abiapuntua. Europako industriaren lehiakortasuna hobetzen, negozioa sortzen eta, kasuak kasu, negozio eta enplegu berriak sortzen eta Europa osoan hazkundea eragiten lagun dezaketen tresna erabilgarriak dira, azpiegitura espezifikoak eta zerbitzu-ekosistema eskaintzeko gauza diren aldetik.

 

Azaroaren 5erako antolatu den workshopa ingelesez egingo da, lantegi pilotuen arteko esperientziak trukatu eta etorkizunean industriarekiko harremanak ezartzen laguntzeko aukera eskaintzeko asmoz. Bertaratutakoek sarbide irekiko lantegi pilotu horiek Europako industriari, eta bereziki ETEei eta startupei eskaintzen dizkieten aukerak ezagutu ahal izango dituzte, horietako batzuk bisitatu eta horien ezaugarriak gertu-gertutik ezagutzeaz gain.

 

Jardunaldian, SPRIren eta CDTI berrikuntzarako estatuko agentziaren arduradunek parte hartuko dute, Tecnalia, Tekniker eta Cidetecen ordezkariekin batera, eta bisitariak ondoan dituztela ezagutu ahal izango dituzte hiru erakunde horietako lantegi pilotuak.

 

Interesdunek izena emateko mezua bidali behar dute helbide honetara: paula.queipo@idonial.com.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak