Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Azaroa, 2021 Ingurumen-jasangarritasuna

Garapen jasangarriari eta GJH-Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako enpresentzako aukerak

Azaroaren 29an, SPRIk antolatutako onlineko jardunaldi bat egingo da, non gako batzuk emango baitira GJHak enpresen kudeaketan txertatzeko

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak euskal enpresei zuzendutako onlineko topaketa bat antolatu du EAEko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeekin garatutako jardueraren barruan. Topaketan garapen jasangarriari lotutako aukerak azalduko dira eta aztergai hartuko da nola txertatu GJH-Garapen Jasangarriko Helburuak konpainien kudeaketan, eta nola eta zein jarraibideren arabera prestatu GJHen arloan lortutako aurrerapenei buruzko txostenak.

Datorren azaroaren 29an egingo den “Reportando los Avances en los ODS de la Agenda 2030: un Enfoque en el ODS 8- Trabajo y Crecimiento Económico, y el ODS 9 – Industria, Innovación e Infraestructura” jardunaldiak zabalik du izena emateko epea eta gehienbat bi helburu horietan zentratuko da, hau da, 8. Helburuan (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa) eta 9. Helburuan (Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak), bi horiek izaki, Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta klusterrek eginiko azterlan baten arabera, Euskadiko enpresen errealitatetik hurbilen dauden helburuak.

 

Jardunaldian parte hartuko dute Rubén Carricondo, Agenda 2030 eta Munduko Itunaren Espainiako Sareko Jasangarritasun Analisiko arduradunak, Cristina Sánchez, Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako zuzendari exekutiboak, Iker Atxa, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialeko zuzendari eta Agenda 2030en arduradunak, eta Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Garapenerako zuzendariak.

 

SPRIk sustatutako eta UN Global Compact–Munduko Itunaren Espainiako Sarearekin eta klusterren lankidetzarekin antolatutako topaketa honek plataforma bat du GJHetan Trebatzeko  eta beste bat GJHak Kudeatzeko. Plataforma horiek, EAEko klusterretako enpresen eskura egongo direnak 2022ko urrira arte, euskarri pertsonalizatu bat eskaintzen dute zalantzak argitzeko. Sarbidea doan izango da esteka honen bidez erregistratu ondoren:  Kudeatzeko eta Trebatzeko

Lotutako albisteak

3 maiatza, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Artico Ingurumena, arrakasta plaka fotovoltaikoak enpresa industrialetan instalatzen
Irakurri gehiago
30 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Lositek sspitaleetan eta osasun-zentroetan medikamentu eta produktu sanitarioen hornidura eta barne-kudeaketa hobetzen laguntzen du
Irakurri gehiago
22 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
SUDS Drenaje Sostenible, hiri-eremuan euri-uren kudeaketa jasangarriago baten aldeko apustua egiten duen enpresa donostiarra
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenak EPRIren European Workshop Weeken hartuko du parte aste honetan
Irakurri gehiago
11 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Arquinea, eraikinak birgaitzeko bazkidea da, etxebizitza eraginkorragoak eta jasangarriagoak lortzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak