IK4 Aliantza Teknologikoak, SPRI Taldearen laguntzarekin, energia berriztagarria biltegiratzeko azken aukerak aztertzeko topaketa bat antolatu du
Energia berriztagarrien erabilerak eragiten dituen arazo nagusienetako bat, iturri hornitzaileen aldizkakotasuna da. Eguzki-izpien potentzia edo haizearen intentsitatea kontrolatzea ezinezkoa da, horregatik, biltegiratze energetikoen soluzioetan aurrera egitea funtsezkoa da, fosilak ez diren iturrietatik eratorritako elektrizitatearen erabilera bultzatzeko.
Ildo honetan, IK4 Aliantza Teknologikoak topaketa bat antolatu du, azken nobedadeak eta iturri berriztagarrien bitartez lortutako elektrizitatearen biltegiratzeak aurkezten dituen erronkak aztertzeko, SPRI Taldearen babesa duen ekimena.
“Berriztagarriekin erlazionatutako biltegiratze elektrikoa, konpondu gabeko arazoa” deitutako topaketa enpresa, unibertsitate eta ikerkuntza-entitateei zuzenduta dago eta urriaren 24an egingo da Hernanin, Gipuzkoako Parke Teknologikoan kokatutako Orona Fundazioko eraikinean.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?