Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 otsaila, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa Energia Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

SPRI Taldeak garapen industrialerako erronka eta aukera bezala aurkeztu ditu ekonomiaren deskarbonizazioa eta digitalizazioa

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko ekimen estrategikoen arduradunak, Atlantikoko Emakumezko Enpresari eta Zuzendaritza-karguen lehen kongresuan parte hartu du Oviedon, otsailaren 21ean

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko ekimen estrategikoen arduradunak, Atlantikoko Emakumezko Enpresari eta Zuzendaritza-karguen lehen kongresuan parte hartu du Oviedon, otsailaren 21ean (ostirala). Oyónek -Europako Batzordeak 2030erako Europako Industria planifikatzeko sortutako aditu taldeko kide izan denak- bertatik bertara aurkeztu du Europako Batzordeak Europako Itun Berdearen proposamenean planteatzen duen eredu industriala, eta orobat azaldu du nola hurbildu nahi den Euskaditik proposamen horretara, trantsizio digitalak eta energetikoak berekin dakartzaten aukerak landuz eta industria ekonomiaren deskarbonizaziorako konponbide bezala aurkeztuz.

Kongresuko egitarauaren barruan, bost mahai-ingurutan aztertu dira 2020ko hamarkada berrian gizarte-, ekonomia- eta enpresa-egitura guztietan eragina izango duten erronka handiak. Horietako bat izan da 4.0 Industriari, trantsizio energetikoari eta berrikuntzari buruzkoa, non multinazional handietako (Toyota, Dupont, Satec) zuzendaritza-karguek eta administrazio publikoetako ordezkariek hizpide hartu baitituzte bi gai hauek: enpresa handi elektro-intentsiboen arazoak deskarbonizazio, digitalizazio eta gure enpresen tamaina bezalako arloetan, eta I+G+B-n inbertitzeko beharra, kalitatezko enplegua bermatuko duen etorkizun industrial lehiakor bat eraikitzeko.

Lotutako albisteak

15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Saizarlan, kartoizko kaxen plastikozko heldulekuak biodegradagarriak izateko proiektu berritzailea garatzen ari den ETEa
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2024 Berrikuntza
Lan-Flaten doitasun handiko granitozko neurketa-ekipamenduak garatzen dira
Irakurri gehiago
14 maiatza, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2024 Berrikuntza
Innoledge, berrasmatzea eta egokitzea nortasun-ezaugarri gisa
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 Berrikuntza
SPRI Taldeak ADR Foroaren bileran parte hartu du Ceutan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak