Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 13 urtarrila, 2022 Finantziazioa Indartu programa Programa Gauzatu Industria SPRI Taldeko Laguntzak

Urtarrilean irekiko da ETEetan inbertsioak sortu eta bultzatzeko Gauzatu eta Indartu programetan aurre-eskaerak aurkezteko epea

Aurre-eskaera aurkeztuz gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak

Euskal enpresek urtarriletik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte inbertsioak egiteko 2022rako laguntza-eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu Industria eta Indartu programetan. SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, kudeatzen ditu laguntza horiek. Tramite hori betez, diruz lagundu ahal izango dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eta programa bakoitzaren deialdia argitaratu aurretik eginiko inbertsioak.

Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.

Programa bakoitzaren deialdiko eskaera formala aurkeztean, agirien artean sartu beharko dira aurre-eskaera eta bere sarrera-erregistroa.

Gauzatu programaren helburua da oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzen eta garatzen laguntzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortuko duten inbertsioak babestea. Oinarri teknologikodun edo berritzaile gisa sailkatutako ETEentzako aurrerakin itzulgarriak dira, enplegua sortuko duten aktiboetan inbertitzeko emango direnak.

Indartu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen dizkie enpresei (handiak eta ETEak), inbertsioak egin ditzaten Euskal Autonomi Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa (Europako araudiaren arabera) duten eremu eta udalerrietako aktiboetan.

 

Gauzatu programaren agiria:2022 Impreso PRE GAUZATU eusk

Indartu programaren agiria:2022 IMPRESO PRE INDARTU eusk

 

Aurre-eskaerak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara behar bezala beteta daudenean:  d-industria@euskadi.eus

Gauzatu eta Indartu programak SPRIk sustatutako ekimenak dira. Kontsultatu hemen industrian edo enpresetan inbertsioak egiteko laguntzak.

 

 

EUSKO JAURLARITZA

 

SPRI-ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA

Informazioa

 

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumen Saila

Industria Sailburuordetza.

Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Donostia kalea, 1.( 01010 Gasteiz)

Ekintzailetzako eta Ekonomiaren Garapenerako Saila

 Alameda Urquijo, 36 – 4 planta

48011 Bilbao

 

Harremanetarako

d-industria@euskadi.eus

945 01 82 63

ro-murillas@euskadi.eus

945 01 99 49

agus-garcia@euskadi.eus

945 0182014

icuetara@spri.eus

944 03 70 40

maguirrezabal@spri.eus

 

944 03 70 37

 

ELEKTRONIKOA

 (eskaera eskaneatuta behin sinatu eta zigilatu ondoren)

d-industria@euskadi.eus

ro-murillas@euskadi.eus

agus-garcia@euskadi.eus

 

 

 

EASO VENTURES EIT MANUFACTURING
Albisteak 21 ekaina, 2022 Finantziazioa
‘IT Manufacturing West’-ren inbertsio sareak aliantza sinatu du Easo Venturesekin
Irakurri gehiago
Albisteak 13 ekaina, 2022 Finantziazioa
SPRI Taldea bere jardunbide egokiengatik saritua izan da Lehiaren Euskal Agintaritzaren eskutik
Irakurri gehiago
Albisteak 10 ekaina, 2022 Finantziazioa
Ukrainiako gerra dela eta, Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta inbertsioak geroratzeko
Irakurri gehiago
Albisteak 9 ekaina, 2022 Finantziazioa
Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoak emango ditu euskal enpresek Ukrainiako gerra dela-eta kontratatzen duten lege-aholkularitza ordaintzeko
Irakurri gehiago
Taller Inversiones BIC Araba
Albisteak 19 maiatza, 2022 Finantziazioa
BIC Arabak startupetan inbertsioak azaleratzeko tailerra antolatu du
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak