Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 otsaila, 2022 Finantziazioa Araudia

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako 74 laguntza-programa, 590 milioi euroko aurrekontuarekin

Programa horiek lagungarriak izango dira Eusko Jaurlaritzaren ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko lehentasuneko helbururako, Euskadiko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna sustatzearen bidetik
Arantxa Tapia sailburua eta SPRI Taldeko zuzendaria Aitor Urzelai.
  • Otsailaren 23an, 24ean eta 25an egingo diren informazio-jardunaldi telematikoetan ezagutu ahal izango dituzte enpresek programa bakoitzaren xehetasunak
  • Laguntzen % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratzen dira

 

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Enpresa Txiki eta Ertainentzako (ETE) 2022eko laguntza-plana aurkeztu du. Plan horrek 74laguntza-programa biltzen ditu eta 590 milioi euroko aurrekontua du. Laguntza horien helburua da ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea, arreta berezia eskainiz Euskal Autonomia Erkidegoaren garapen jasangarriari. Azken helburua eredu ekonomiko inklusibo eta iraunkorra indartzea da.

Laguntza hauen funtzio nagusia sortzen ari diren aukerak aprobetxatzeko gai diren proiektuak babestea da, proiektu eraldatzaileak gehienak. Ondorioz, 590 milioien % 70 baino gehiago I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratzen dira. Laguntzak osatzeko, ekarpen garrantzitsuak egin dira industrian, nazioartekotzean eta landako eta itsasertzeko ekonomia eta enplegua sustatzeko inbertsioetan.

Arantxa Tapia sailburuak eta Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusiak diru-laguntzen katalogo osoa aurkeztu dute, eta otsailaren 23an, 24ean eta 25an egingo diren jardunaldien berri eman dute. Jardunaldi horietan, enpresek laguntza-ildo bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, eta beren premietara hobekien egokitzen dena aurkitu ahal izango dute.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatuta, sozietate publiko guztiak (SPRI Taldea, EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA) elkarrekin lan egiten ari dira laguntzei buruzko informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztietara irits dadin eta, hartara, laguntzak eskuratu ahal izan ditzaten.

Informazio jardunaldiak

Otsailaren 23an, Teknologia, Berrikuntza eta Ekintzailetza: Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, bere arloko zenbait zuzendarirekin batera, azalduko ditu  ikerketako, berrikuntzako, transformazio digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa Europako berrikuntza-gune bihurtzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoa kokatzea tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startup-en ekosistema eragile gisa.

Otsailaren 24an, Industria, Energia eta Ingurumena: Mikel Amundarain Industriako sailburuordeak eta Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordeak, saileko beste arduradun batzuekin batera, industriaren garapenerako, nazioartekotzerako, energia-eraginkortasunerako eta berriztagarrietarako eta ingurumenerako laguntzak aurkeztuko dituzte. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40ra iristea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea.

Gainera, berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztu nahi da, hondakinen sorrera murriztu eta horien balorizazioa eta berrerabilera areagotu, ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezarri eta uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetu, biodibertsitatearen defentsa eta errespetu handiagoa lortzeko.

Otsailaren 25an, Lehen Sektorea eta Landa-garapena eta Itsasertza:   Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak aurkeztuko ditu lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak. Programa horiei esker, elikagaien ekoizpena handitu nahi da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta lurralde-oreka handiagoa bermatu, landako eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea eskainiz.

Honako esteka honetan eman daiteke jardunaldi horietarako izena.

Azken batean, laguntza-programa horien helburua modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzea da, Euskadiko enpresa-sarearen apustuari esker 2021ean inbertsio berrien katalizatzaile izan diren laguntza-lerroen bidez. Eusko Jaurlaritzaren ETEentzako 2021eko Laguntza Planak 8.096 proiektu bultzatzea lortu zuen, guztira 2.059 milioi euroko inbertsioa eraginez. Abiapuntua 68 laguntza-programa ziren, 430 milioi euroko inbertsioarekin.

Laguntzen zifra handiak 2022

Oraingo honetan, Planak 74 laguntza-programa eta 589.629.224,04 euroko hasierako inbertsioa aurreikusten ditu.

Hona hemen zifra nagusien xehetasunak:

Teknologiari eta I+Gri zuzenduta, 219.482.500,00 euroko laguntzak emango dira, eta Eraldaketa Digitalaren 26.515.000,00 euroei, Berrikuntzarako 6.801.000,00 euroei eta Ekintzailetzaren 4.800.000,00 euroei gehituta, 257,5 milioi euro gehiago bideratzen dira I+G+b proiektuak bultzatzera.

Enpresa txiki eta ertainentzako Eraldaketa Energetikorako laguntzak 150.190.724,04 eurokoak dira aurten, Ekonomia Zirkularrerako programen 7 milioi eta Bioekonomiarako 3,1 milioi gehituta Trantsizio Energetikorako, guztira, 160,2 milioi euroko izango dira.

Ondorioz, I+G+b eta Trantsizio Energetikoari zuzendutako laguntzak Eusko Jaurlaritzaren aurtengo ETEentzako laguntza-programen % 70 baino gehiago dira.

Industriako inbertsioetarako pentsatutako programa garrantzitsuak ere nabarmentzen dira: 85 milioi industria-garapenerako eta 19.950.000 euro nazioartekotzerako.

Bestalde, landa- eta itsasertz-eremuko ekonomiaren eta enpleguaren sustapenak honako partida hauek biltzen ditu:

    • Elikadura industriaren aldeko programak: 36.150.000,00 €
    • Landa eta Itsasertz garapenerako laguntzak: 16.672.000,00 €
    • Lehen sektoreko ETEak 13.968.000,00 €

Lotutako albisteak

11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Finantziazioa
Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak