Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eguneroko informazioa eskaintzen die euskal ETEei, jarduera-sektoreka eta herrialdeka sailkatuta, gai izan daitezen erabaki lehiakorrenak hartzeko.
Atzerriko erronka eta aukerak identifikatzen ditu, bai arlo pribatukoak eta bai inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokiak, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan (hala nola automobilgintza, energia, biosasuna eta ingurumena).
Euskal ETEek eskura dituzte euren nazioarteko proiekturako behar dituzten gako garrantzitsuenak, eta orobat aprobetxa dezakete 80 herrialdetan hedatuta dagoen eta 16 bulego propio dituen kanpo-sare baten ezagutza.
Adimen lehiakorra, erabaki onenak hartzeko
Sektoreka sailkatutako informazio garrantzitsua emango dizugu nazioarteko merkatu eta ekitaldiei buruz.
Basque Trade & Investment-ek zuzeneko kanal bat jartzen du euskal enpresen zerbitzura, kontsulta espezifikoak egin ditzaten merkatu, sektore eta enpresei buruzko zalantzak argitzeko.
Batetik, adimen eta alerta sistemak informazio estrategikoa emango die nazioarteko gertakari garrantzitsuei buruz; bestetik, zaintza lehiakor eta espezializatuko sistemaren bidez, sektore jakin batzuen (automobilgintza, energia, biosasuna, ingurumena) bilakaera monitorizatu ahal izango dute: joerak, bezeroak, lehiakideak eta enpresen mugimenduak.
Nazioarteko gertakari garrantzitsuei buruzko adimen eta alerta sistema, enpresei informazio estrategikoa eskaintzeko.
Euskal enpresei ezagutza eta negozio aukerak hurbiltzeko
Sektore jakin batzuen bilakaeraren monitorizazioa: joera sektorialak, enpresen mugimenduak…
Sektore/herrialde-azterketak
Merkatu interesgarrien azterketa konparatiboak
Aukerak identifikatu eta baloratu
Txosten komertzialak: inportatzaileak, bolumenak…
Informazio-kontsulten zerbitzuak
Aldebiko akordio komertzialei buruzko informazio eguneratua…
Produktua eta negozio-eredua
01_Aukera komertzialak
Gure lantaldearen bilaketa aurreratuari eta azterketa zorrotzei esker, interes-aukera zehatzak hautatzen ditugu euskal enpresarentzat.
02_Akordio komertzialak
Nobedade garrantzitsuak euskal ETEentzat esanguratsuenak diren nazioarteko akordio komertzialetan.
03_Nazioartekotze agenda
Misio komertzialak, jardunaldiak, ekitaldiak, azoketako parte-hartzea eta atzerrian dauzkagun enpresen jarduera guztia.
04_Txostenak eta azterketak
Txosten sektorialak, herrialde-txostenak, eta nazioarteko merkataritzako abagunearen edo joeren analisiak. Aldebiko akordio komertzialei edo merkatu gorakorrei buruzko aktualitatea.
Basque Trade & Investment (BT&I), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Automobilgintzaren Behatokiaren edizio berri bat jarri du abian, 2023ko bigarren seihilekoan sektorearen nazioarteko datuak zehaztuz. Bertan, ibilgailu arinen salmenten eta produkzioaren azterketa sakona eta ibilgailu astunen (kamioiak) merkatuari buruzko ikuspegi globala jasotzen dira. Analisian ikus daitekeenez, munduko ibilgailu-eskariak suspertze sendoa erakutsi du, sektoreko...Irakurri gehiago
Basque Trade & Investment-ek petrolioaren, gas naturalaren, aluminioaren, kobrearen, kautxu...
Irakurri gehiagoMerkatu hori datozen urteetan aldaketa garrantzitsuei aurre egiteko prestatzen ari da, batez ere...
Irakurri gehiagoOhar tekniko bat Frantziako sektore estrategiko horren aurrerapena eta erronkak aztertzeko, euskal...
Irakurri gehiagoSPRI Taldearen barruan sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko sozietateak, informazio...
Irakurri gehiagoHerrialdeak plataforma erakargarria eskaintzen du osagai aeroespazialak azpikontratatu eta...
Irakurri gehiagoIkuspegi orokorra, lehengai energetikoen panorama, industriako lehengaien panorama, eta eranskina;...
Irakurri gehiagoGaur egun, merkatuak aukera asko ditu, bezero diren sektoreen egungo dinamismoa dela...
Irakurri gehiagoSektore aeroespazialeko 3.000 enpresa baino gehiagorekin, Erresuma Batuak hornidura-kate oso...
Irakurri gehiagoHerrialdekako ikuspegiaz gain, Behatokiak informazio eguneratua eskaintzen du azken hilabeteetan...
Irakurri gehiagoEl objetivo de este estudio es entender mejor la problemática de la internacionalización de...
Irakurri gehiagoTurkiako energia berriztagarrien potentzia instalatuak goranzko joera izan du urteetan zehar, eta...
Irakurri gehiagoMexiko gailu medikoak ekoizten eta esportatzen dituen herrialde gisa kokatzen da, nearshoring...
Irakurri gehiago2024ko martxoaren 19tik apirilaren 19ra.
Zehaztu gabe.
2024ko ekainaren erdialdean
2024ko uztailetik abendura.
Titulua edo ordezkagiria 2024ko maiatzaren 31 baino lehen eduki behar da.
Utziguzu kontatzen nola
Agentziak bere baitan integratzen ditu baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak, eta laguntza eredu espezializatu bat eskaintzen du, enpresa bakoitzari egokitua. Leihatila bakar honek ezagutza sektoriala eta geografikoa uztartzen ditu 80 herrialde baino gehiagotara iristen den bere kanpo-sareari esker.
Finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.