Jardunaldi eta gertaerak
19 abendua

Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36, Bilbao
9:00 - 15:00

Auditorio SPRI. Edificio Plaza Bizkaia

Alameda Urquijo, 36, Bilbao

2018-12-19
9:00 - 15:00

 

SPRIk, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko koordinatzailea, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) eta Basque Industry 4.0 laguntzen inguruko jardunaldi bat elkarrekin antolatuko dute.

 

Jardunaldiaren helburuak:

Jardunaldiaren helburua 5. Erronka Sozialari lotutako 2018-2020 Lan Programa berriaren berritasunak eta finantzaketa aukerak aurkeztea eta aztertzea izango da. Horretarako, Erronka Sozial honentzako Harremanetarako Gune Nazionalak (NCP) 2019ko deialdiko finantzaketa aukeren berri emango du eta proposamenen prestakuntzarako aholkuak emango ditu.

 

Jardunaldia, berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako Ihoberen laguntzen aurkezpenarekin, eta Industria 4.0-ri lotutako SPRI Taldeko laguntza eta zerbitzuen (Basque Industry 4.0, Zibersegurtasun Industriala, Industria Digitala eta BIND 4.0) aurkezpenarekin osatuko da.

 

Nori zuzendua:

Enpresen edo enpresa elkarteen, klusterren, aholkularitza-enpresen eta abarren parte diren, eta I+G+B inguruko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzendua.

 

Elkarrizketak CDTI-rekin:

Jardunaldiaren zehar, Harremanetarako Gune Nazionalarekin (NCP) biltzeko aukera egongo da. Zure proiektu idea edo proposamena CDTIren NCP-k berrikusi nahi izatekotan, BILERA ESKAERA-INPRIMAKIA bete eta 2018/12/14 baino lehen bidali beharko duzu. Berrikuspen kopurua mugatua izango denez gero, inprimakia ahalik eta azkarren bidaltzea komeni da.

 



 

Erreserbatu zure lekua, eta
ez ahaztu zure hitzorduaren informazio betetzea

Eman izena eta eskatu zure hitzordua

 

Informazio gehiago
902 702 142
info@spri.eus