Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 abendua, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Up Euskadi Start up UP Euskadi

Multiverse Computing-ek 12,5 milioi euro jasoko ditu Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EBK) bidez

EBK Europako Komisioak sortu zuen, Europar Batasunean berrikuntza iraultzaileak merkaturatzen laguntzeko.
Multiverse Computing

Multiverse Computing euskal startupak 12,5 milioi euro jasoko ditu. Dirutza hau Europako Berrikuntza Kontseiluaren (EBK) azken finantzazioaren parte izango da. Ondorioz, Europan kapitalizazio gehienen duten kuantikari lotutako enpresa hazi berrien artean kokatzen da.

Duela pare bat hilabete, 10 milioiko kapitala eta 2,5 milioiko subentzioa jaso zituen lehenbiziko finantzaketa-errondan, eta orain inbertsio berri hau dator.

EBK Europako Komisioak sortu zuen, Europar Batasunean berrikuntza iraultzaileak merkaturatzen laguntzeko. Laguntza hau ikerketara eta etorkizun handiko enpresa berriei zuzenduta dago, besteak beste. Euren azelerazio-programan laguntza jasotzeko hautatutako enpresak, enpresen munduan esperientzia handia duten inbertsore eta profesionalek ebaluatzen dute. Bikaintasuna, inpaktua eta arrisku-maila kontuan hartzeko faktoreak dira.

Multiverse Computingeko taldearentzat, inbertsio hau beraien produktu nagusiaren potentzial handiaren erakusgarri da: ‘Singularity’, finantza-zerbitzuetarako sortutako eta teknologia kuantikoa erabiltzen duen lehen konponbide informatiko konputazionala. Multiverse Computingeko CEO den Enrique Lizasok dionez, “Finantza-entitateek erabilterrazak diren eta errendimendu altua duten teknologia kuantikoak erabil ditzaketela erakusten duen aitortza paneuroparra da. Singularity bere motako onena da bi aspektu hauetan”.

Finantzazioaren parte bat enpresaren MonteCarlo aktiboen balorazio-motorra hobetzen jarraitzera zuzenduko da. Era berean, finantza-entitate eta banku zentraletara zuzendutako deribatuen ebaluazio-gaitasunak eta erresistentzia-frogetako erremintak kudeatzeko ere erabiliko da finantzazioaren parte bat. Fondoak talentua erakarri eta mantentzera zuzenduko dira, eta enpresak bere erreminta-sortaren komertzializazioa azeleratu ahala, merkatu bertikalagoetara zabaltzera ere zuzenduko dira.

Roman Orus Multiverse Computingen zuzendari zientifikoa da. Berak dionez, “iragarki honek erakusten du merkatuak sinetsi egiten duela orain arte lortu dugun horretan eta etorkizunean lor genezakeenean: zientzia solidoa da eta gure produktuetarako merkatu global probetxugarria dago guk jorratzeko zain”.

Finantza-entitateetara zuzendutako Multiverseren Singularity erreminta-sortak diseinu berezia du, konputazio kuantikoaren boterea aprobetxatu eta ikuspegi klasiko nagusiak gainditzeko. Hala, finantzen erronka komertzial asko konpontzea espero da; besteak beste, kapitalaren aukeraketa, iruzurren antzematea eta arriskuen kudeaketa. Haren esperientzia zuhurra eta PC-an oinarritutako interfazari esker, sorta honekin finantzetako profesionalek konputazio kuantikoaren gaitasunak aprobetxatu ahal izango dituzte klik gutxi batzuk emanaz, ezagutza edo formakuntza berezirik behar izan gabe.

info+: www.multiversecomputing.com

Lotutako albisteak

BIND SME Connection 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME programaren bidez
Irakurri gehiago
ERALDALAN Impact Hub Donostia 6 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Eraldalan martxan da Gipuzkoan, lidergo eta erakunde eraldaketa programa
Irakurri gehiago
LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak